Estatuek gibelera, elkarteek aitzinera

Semeak aita gurpil-aulki batean pusatu zuen 500 kilometrotan inguru, Venezuelatik Bogotara (Kolonbia), osasun zerbitzuak errezebi zitzan.

Kolonbiako esperientziatik laguntza humanitarioaren krisia aurkeztua zaigu jarraian. Nazioarteko finantzaketen ahultzea, tokiko elkarteen funtsezko rola eta eskuin muturraren garaipenak lekuz aldatutakoen eta ahulenen egoeran duen eragina.

Aiona Oyharzabal

2026an, munduan 239 milioi persona (35 pertsonatik bat) laguntza humanitario beharrean dira, eta diru-laguntzak falta beharrei ihardesteko. Badu urteak sektore humanitarioa presiopean dela, beharren etengabeko gorakadaren eta finantzaketen ahultzearen artean harrapatua. Sustraiak XIX. mendean dituen sistema baten ondorengo gisa, Europako eta Ipar Amerikako elkarte handiek (Frantziako ezagunenak: Médecins Sans Frontières, Action Contre la Faim, Handicap International), krisi sakona bizi dute, zahartua den sistema baten aldatzera entseatuz. 2025. urtea iluna izan zen: Donald Trumpek Estatu Batuen laguntzaren % 80a izoztu zuen. Erabaki horren ondorioz, estimatzen da bederen 15 milioi pertsonak ez zutela asistentziarik ukan. Europan ere, hainbat gobernuk laguntzak ttipitu dituzte 2026an, elkarteen erantzun- gaitasunak ahulduz. Adibidez 2025ean, lan egiten dudan elkarteak bere lankideen laurdena kanporatu zuen eta 6 herritan operazioak gelditu.

Diru eta gaitasun gehiago krisiek hunkitutako eskualdeetako elkarteentzat

Mendebaldea ez da gehiago nazioarteko botere-dinamiken errege aberatsa eta laguntza-eskemak aldatzeko tenorea jina da. 2016an Istanbulen antolatutako nazioarteko akordio humanitario nagusian aterabide desberdinak aipatu zituzten, eta bereziki bat: diru eta gaitasun gehiago bideratu behar zirela krisiek hunkitutako eskualdeetako elkarteei. 10 urteren buruan, emaitza ez da asmoen mailara iritsi, baina aurrerapenak badira.

“Euskal Herrian bezala, elkarteen iraunkortasuna Estatuarengandik datozen diru-laguntzen menpekotasunean oinarritzen da.”

Lekuz aldatutako pertsonak eta errefuxiatuak laguntzen dituen Danimarkako elkarte batean lan egiten dut. Elkarteak 30 bat herrialdetan garatzen ditu ekimenak sektore humanitarioan, Kolonbia barne. Badu hilabete bat Bogotara arribatu nintzela, tokiko taldea laguntzerat. Kolonbiako taldeak bere estrategia aldatu du hiru urteotan: asistentzia humanitarioa zuzenki gauzatzetik, 2026an proiektu gehienetan tokiko elkarteekin lan egiten du, proiektuen eragina handituz. Haatik, Estatuek gibelera, elkarteek aitzinera Kolonbiako esperientziatik laguntza humanitarioaren krisia aurkeztua zaigu jarraian. Nazioarteko finantzaketen ahultzea, tokiko elkarteen funtsezko rola eta eskuin muturraren garaipenak lekuz aldatutakoen eta ahulenen egoeran duen eragina. itzal bat agertzen da: Euskal Herrian bezala, elkarteen iraunkortasuna Estatuarengandik datozen diru- laguntzen menpekotasunean oinarritzen da. 2026ko ekainaren 21eko lehendakaritzarako hauteskunde egunean, emaitzek eskuin muturra irabazle eman zuten, Abelardo de la Espriella (% 49,66) aitzinean ezarriz, ezker aldeko Iván Cepeda Castro-ren aurka (% 48,70). Eskuin muturrak ordena eta segurtasuna berrezartzea hitzeman zuen, aspaldiko barne gatazka armatuak larriki jana eta mindua duen herrian. Nazio Batuen Erakundearen arabera, Kolonbiako lurraldean, bederen 15 talde armatu aktibo daude. Sekuritatea, esperantza sortzen duen promesa batzuentzat, politika autoritarioen itzuleraren arriskua besteentzat. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisariotzaren arabera, urtero 500.000 pertsona inguru lekuz aldatzen dira indarkeriari ihes egiteko, beren bizilekua utziz. Joan den astean, Norte de Santander eskualdean, 500 pertsonak beren egoitza utzi dute beharrez. Bizilekua uzteak ondorio larriak ditu: ontasun materialen eta segurtasun sentimenduaren galtzea, etxerik ez, urik ez, lanik ez, haurrentzat eskolarik ez, garbitzeko aukera guti, zerbitzu publiko murriztuak, eta eritasun, bortizkeria, depresio eta bazterketa arriskuaren handitzea.

Eskuin muturraren garaipena

Eskuin muturraren garaipenak arriskuan jartzen du lekuz aldatutako pertsonak laguntzen dituzten elkarteen jarduteko gaitasuna, diru-laguntzen murrizketen ondorioz, jada ahulduak dauden pertsonak zuzenki arriskuan emanez. Halere, elkarteek aitzina segitzen dute. Kolonbiako Pazifikoko kostaldean, adibidez, itsas-ospital batek osasun zerbitzuak eskaintzen ditu eremu isolatuetan. La Guajira eskualdean, elkarte batek lekuz aldatutako pertsonak laguntzen ditu beren eskubideak errespetatuak izateko. Elkartasuna eskualde guzietan bizirik dago. Milaka adibide zerrenda litezke. Nazioarteko laguntzak sustengua ekartzen baldin badu ere, tokiko eragileak, elkarteak, eta boluntarioak dira lehen lerroan daudenak. Euskal Herrian ere elkarteak borrokatzen dira baztertuen alde, errefuxiatuen eta egoera larrian diren pertsonen laguntzeko. Beste tokietan bezala, Estatuaren desengaiamenduaren testuinguruan, pobreziaren gorakadaren aurrean lehen erantzun lerroa herritarren engaiamendua da gizartean eta elkarte-sare azkarra.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude