Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik, “Espainolismoa goratzen duen sinbolorik” ez dutela nahi adieraziz. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azken zezena botatzea. Jarraian, ekintza zuzenaren bideoa eta gogoeta sakontzeko, Hedoi Etxartek Berrian egin “Ernaik, beraz, Espainiako artista antifaxista baten diseinu bat eraitsi du antifaxismoa aldarrikatzeko Espainiaren aurka.” iritzi artikuluaren esteka.
Argia.eus aldizkarian agertu bezala, N- 121 errepidean kokatzen den Osborne zezenaren figura saboteatu du Ernaik. Urriaren 12an, larunbatean, Tafallan antolatu du mobilizazioa, Euskal Herria antifaxista irabaztera lelopean. Hispanitatearen egunean “ospatzeko ezer ez” dutela garbi adierazi dute.
Gai horri buruz gogoeta sakontzeko, Hedoi Etxartek Berrian egin “Ernaik, beraz, Espainiako artista antifaxista baten diseinu bat eraitsi du antifaxismoa aldarrikatzeko Espainiaren aurka.” iritzi artikuluaren esteka luzatzen dizuegu: https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/osborneren-zezena_2131901_102.html