Erakunde guzietan generoa dagoela ikasi dugu

Mirari Irure, Genero Planaren Koordinatzailea.
Mirari Irure, Genero Planaren Koordinatzailea.

ELA sindikatuak plan estrategiko orokor bat martxan ezarri du genero ekitateruntz. Enbatak hainbat galdera luzatu dizkio hasierako diagnostikotik prozesuan murgildua den Mirari Irure, ELAko Genero Planaren Koordinatzaileari. Ekitatea eta berdintasuna nola bereizi, genero diskriminazioa, gutietsia erdigunean ezartzeko erronkak, plan estrategikoaren ondorioak parte-hartze aktibo eta boteretzean, etab. ulertzeko parada.

Zer izan dira ELA sindikatuarentzat Genero Ekitatea lortzeko bidearen ezaugarriak?

Historikoki sindikalgintzaren jarduna androzentrikoa izan da, sindikatuen begiradaren erdigunean gizonak eta sektore maskulinizatuak egon dira, baita ELAren kasuan ere. Baina langile klasearen erdia emakumeak gara, eta koherentziak aldaketa sakonak egitera eraman gintuen XX. mendearen azken hamarkadan: Genero Alorra sortu zen eta genero eta belaunaldi errelebo baten aldeko apustu ausarta egin zuen ELAk. Ordutik asko zabaldu da gure begirada, eta sindikatu feminista izateko nahiak hauspotu du Genero Ekitatea lortzeko bidean jarri gaituen prozesua. Halaber, prekaritatearen aurkako borrokari lehentasuna emateko erabakia hartzen dugunean, badakigu prekaritateak, batez ere, emakume aurpegia duela, beraz, justizia sozialak ere hori eskatzen zigun. Aipatu bilakaera eta begirada aldaketarako funtsezkoa izan da Genero Alorrak jokatu duen papera. Bistan da, hortaz, arrazoiak asko eta indartsuak izan direla. Ondorioei dagokienean, azpimarratuko nuke txip aldaketa bat ekarri digula eta antolakuntza bera eta estrategia osoa berrikustera eraman gaituela.

Zein izan dira ariketa horrek eman dituen kontzientzia hartzeko paradak?

Genero diskriminazioa eragiten duten duten arrazoiak egiturazkoak eta sistemikoak badira, ELA nekez izan zitekeen oasi bat. Ikasketa kolektiborako tresna garrantzitsua izan da eta izango da Genero Ekitaterako prozesua. Erakunde guztietan generoa dagoela ikasi dugu, interes orokorra ez dela neutroa eta generoarekiko itsua zen gure praxiarekin, nahi gabe izan arren, diskriminazioa errepikatzen ari ginela. Hasieran “shock” moduko bat izan zen guretzako, ez pentsa. Gu diskriminatzen? Ariketa guztian zehar bidelagun izan ditugu genero-ekitaterako antolakuntza aldaketetan aditu diren Oreka eta Natalia Navarro; beraien ekarpena erabakigarria izan da gure betaurreko moreak ondo graduatzeko. Arloz arlo hainbat galdera egin genizkion gure buruari: interes orokorrean oinarritutako gure egiteko moduek, gure erabakiek (negoziazio kolektiboan, hauteskundeetan, mobilizazioetan…) ondorio berdinak dituzte emakume eta gizonetan? Aintzat hartzen ari gara zein eragin duen lan erreproduktibo eta zaintza lanen banaketa desorekatuak eskubideak eta baliabideak erabiltzeko emakumeek dituzten aukeratan?

Ekitatea eta berdintasunarekin nahasten da batzuetan…

Berdintasun terminoak eztabaida asko eragin du eta eragiten du oraindik ere; zein diziplinatik heltzen zaion, hainbat adiera ditu. Teoria juridiko hegemonikoa, adibidez, tratu berdintasunaz eta aukera berdintasunaz ari da Mirari Irure, Genero Planaren Koordinatzailea. gehienbat, azken honi dagokionean, abiapuntuko berdintasunean kokatuta. Teoria feminista, aldiz, berdintasun erreal eta egiazkoaz ari da, hau da, helmugako berdintasunari begiratzen dio, ez soilik abiapuntukoari. Ekitatea terminoarekin zera mahaigaineratu nahi dugu: berdintasun erreala lortzeko legeak ezarritako mugak gainditzeko beharra dagoela. Gainera, terminoak badu konnotazio etiko bat ere justizia sozialarekin lotzen duena eta ELAren balioekin bete‑betean bat egiten duena.

Eraldaketarako erakundeen barne koherentziarentzat generoaren erronken premia… eta araberan, antolakuntzaren egokitzeko beharra esplikatzen ahal diguzu?

Abian jarri dugun prozesuarekin praktika sindikal feminista lortzeko bidean jarri nahi dugu sindikatua, ez bakarrik kanpora begira, hau da, gizarteari edota langile klaseari begira, baizik eta baita sindikatuaren barne funtzionamenduari begira ere. Bi helburuok lortzeko, kanporakoa eta barrurakoa, estrategikoak izaki, baliabide berriak aurreikustea eskatzen zigun. Plana ezartzeko, hedatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko egitekoa izango duen egitura eta denbora bermatzea, hain zuzen ere. Genero Ekitaterako Plan Estrategikoaren 4. ardatzak, Genero Arkitektura deitu diogun horrek, behar horri erantzuten dio, lan koordinatua eta erantzunkidea oinarri dituzten espazioak eta informazio fluxua sortuz.

Genero Plana Bilbon publikoki aurkeztua.
Genero Plana Bilbon publikoki aurkeztua.

ELAren genero ekitaterunzko plan estrategikoaz zehaztasun gehiago ematen ahal dizkiguzu?

Hasteko eta behin, garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea prozesua oso parte‑hartzailea izan dela, bai planaren oinarri izan den diagnostikora iristeko, bai plana bera egituratu eta edukiz betetzeko. Gainera ardura-maila eta egiteko desberdinak izan dituzten pertsonek hartu dute parte, zuzendaritzatik hasi eta militanteentaraino. Hau da, emaitza gutxietsi gabe, bideak izan duen garrantzia nabarmendu nahi nuke; baita autokritikarako eta biluzte ariketarako egitura osoak, eta bereziki zuzendaritzak, izan duen jarrera irekia ere. Hori esanda eta planaren egitura eta edukiari helduta, planean 34 estrategia aurreikusi ditugu, horien baitako 40 helburu eta helburuok lortzeko ekintza andana; horietan guztietan sakontzea luzeegia litzateke. Baina planaren dimentsioaz jabetzeko, esan dezakegu sindikatuaren jardun guztia goitik behera berrikustea suposatzen duela. ELAren arlo eta eremu guztiak daude ukituta: zerbitzu juridikoak, negoziazio kolektiboa, mobilizazio eta kanpainak, hauteskunde sindikalak, ematen dugun trebakuntza, ELAren kulturan ezkutatzen diren balio eta sinismenak, egiten ditugun azterketa sozioekonomikoak edota gizarte eredua eraldatzeko helburua duen ekintza soziala. Eremu guztietan lantzen eta egiten duguna birpentsatu edota birdiseinatzea eskatzen digu, hasi elementu kontzeptualenetatik eta funtzionalenei heldu arte. Adibidez, militantzia, sindikalista ideala… bezalako kontzeptuak berreraiki beharko ditugu, baina baita bileren edota eztabaida espazioen osaera eta dinamikak ere.

Azken horrekin lotuta, prozesu osoa elikatuko duten emakume taldeak sortzea aurreikusten du planak. Talde horietan ahalduntze prozesuak abian jartzea da helburua botere transferentzia bat gerta dadin. Parte-hartze aktibo eta boteretze horrek posible egingo du jauzia ematea behar praktiko edo oinarrizkoen identifikaziotik interes estrategikoen definiziora. Subordinazio edo menpekotasun egoera ontzat ez ematea izango da gakoa, berekin dakartzan rolen asignazioa zalantzan jarrita identifikatu ahal izango ditugulako behar edota interes berriak.

Bukatzeko aipatu nahi nituzke planean zehar errepikatzen diren zenbait indar- ideia, diagnostikoan atzemandako gabezi edo hobetu beharrekoak gainditzeko iparrorratz izango direnak. Lehenengo eta behin, ikasketa kolektiboa ahalbidetzeko aurrebaldintza den informazioa erregistratzeko beharra. Gure sindikalgintzan, historikoki, ekiteko bulkada eta urgentzia izan dira jardueraren motorra, eta bigarren mailako garrantzia izan du datuen kudeaketak. Plana hori moldatzera dator. Bigarrenik, lan autonomotik lan koordinatu eta erantzunkide batera pasatzeko beharra. Hirugarrenik, aipatu ikasketa kolektiboa ahalbidetzeko trebakuntzaren papera. Laugarrenik, gizarte eredu feminista baten alde borrokatzen duten eragileekin aliantzan lan egiteko erronka. Eta bosgarrenik lan‑eredua egokitzeko beharra, bai metodologia aldetik, bai erabakiak hartzeko zirkuitoei dagokienean.

Orain arte, molde orokorrean, interes orokorrak gizonen interesak zituen erreferentzia… aurkezten ahal diguzu nola mobilizazio dinamiketan aldarrikapenen dimentsio feminista kontuan hartuz eraginkortasun orokorra indartzen den ere?

Feminismoak salatzen duena da sexo-genero sisteman ezaugarri biologiko jakin batzuei ezaugarri sozio-kultural batzuk lotzen zaizkiola. Beste era batera esanda, maskulino eta femenino kategoriak ez dira berez existitzen, gizarteak bere aurreiritzi, sinismen eta kulturan oinarrituta eraiki ditu, lehenak gizonezkoekin lotuz eta bigarrenak emakumezkoekin. Gauzak horrela, generoan oinarritutako rol eta estereotipoen banaketak ez digu bakarrik emakumeoi eragiten, gizonek ere sailkapen hori pairatzen dute eta sailkapenak sortzen dituen espektatibengatik baldintzatuta daude. Gure gizarteetan maskulinoa den oro erdigunean dago, balioa ematen zaio eta pribilegioak Militantzia, sindikalista ideala… bezalako kontzeptuak berreraiki beharko ditugu, baina baita bileren edota eztabaida espazioen osaera eta dinamikak ere. dauzka. Egun gutxietsita dagoen eta femenino gisa identifikatzen den horrek maskulinoaren balio berdina izango duen gizarte batean, denok gara irabazle.

Jendarte mailan eragiteko, martxoaren 8ko mobilizazioei buruz ere gogoeta bat eraman da. Greba feministaren bidez angelu ezberdinak landu dira enpresetarik… etxeko bete-beharretara… Aurten zertan da egun horri buruzko hausnarketa?

Egunero da Martxoaren 8a ELArenzat. Horren erakusle dira abian ditugun sektore feminizatuetako hainbat eta hainbat gatazka: garbikuntzako soldata-arrakalarena aurkako grebak, H&Mko Nafarroako langileak, Gipuzkoa eta Bizkaiako erresidentzietako langileak etab. Horren adibide da ere aurreikusten den pentsioen errreforman egin dugun genero irakurketa, edota kontratazioari lotutako datuetan (partzialtasuna eta aldi baterakotasuna) eta langabezian emakumeek duten egoeraren aurrean behin eta berriro egiten ditugun salaketak. Esango nuke jadanik agerikoa dela ELAren sindikalgintzan geroz eta leku handiagoa hartzen ari dela genero-diskriminazioen kontrako borroka, bere forma guztietan gainera: lanaren banaketa soziala (produktiboa eta erreproduktiboa) salatzen dugunean, segregazio horizontalari eta bertikalari aurre egiten diogunean, soldata arrakalaren aurkako borroketan, sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako kanpainan edota haurdunaldi eta amatasunarekin lotutako diskriminazioak epitegietara eraman ditugunean. Edonola ere, bidea luzea da oraindik, eta oso emankorra izango dela aurreikusten dut. Aurtengo martxoaren 8an zer? Feminismoa izango bada komunitarioa, kolektiboa eta publikoa gure bizitzetan ardatz direnean izango da. Horixe da aurtengoan plazaratu nahi duguna.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).