Kantonamendu berriak: ukapena eta aukerak

Pirinio Atlantikoetako kantonamenduen mapa berria aurkeztuko dute laster Pauen, baina jadanik zabaldu da nolakoa izanen den. Bi aldiz kantonamendu gutiago izanen dira departamenduan.
Ipar Euskal Herriko kantonamenduetatik bat Biarnoarekin lotua izanen da. Horrek sortu ditu erreakzio bizienak. Baina sakonkiago aztertu daiteke gai hori, eta honen ondorioak.

Lurralde Kolektibitatea eta Udalbiltza

Frantziak euskarazko irakaskuntza sortzearen beha egon bagina, oraino ikastolarik ez zen izanen Ipar Euskal Herrian, ez eta eskola elebidun publikorik ere. Ez zen sortuko euskarazko irratirik. Euskara orain baino are egoera larriagoan izanen zen.
Gaur egun, indar handiz berreskuratu behar litzateke tresna nazional horiek sortzeko estrategia. Lehen planora ekarri behar litzateke, Ipar Euskal Herriari begira, Lurralde Kolektibitatearen aldarrikapenak indarra galdu baino lehen. Frantziak onartzen ez duena, guk eraikiko dugu.

Urte bat, eta itxaropena kendurik

Alta, Frantses Estatuak ez ditu arrazoiak falta, behingoagatik, Ipar Euskal Herriari ezagupena onartzeko.
Orain beste testuinguru batean gaude: lurralde elkargo baten aldeko adostasuna zinez zabala da, borroka armatuaren aroa bururatua da, Frantziak dezentralizazio erreferma handi bat egin beharra du 2014rako…