Prentsa Agiria


Aberri Eguna Uztaritzen

2017 urtea, urte historikoa izanen da Ipar Euskal Herriaren historian. Ipar Euskal Herriaren aitortza politikoaren bidean, Euskal Elkargoaren sorrera, urrats kualitatibo bat izan da. Iparraldeak bere osotasunean, erreferentziazko agertoki politikoa lortu du. Azken 200 urteez geroztik, lehen aldikotz, Ipar Euskal Herria lurralde bezala ezagutua izanen da. Azken urteetan, elkarlanean aritu gira beste erragileekin batera, Ipar Euskal Herriak bere lehen ezagupena lor dezan. Eta lortu dugu. Urrats txikia bada ere, Euskal Elkargoaren lorpenak, Euskal Herri burujabe bat lortzen lagunduko gaitu.

Bukatzen ari den fasea itxi eta ondoko urratsak kolektiboki pentsatzeko unea iritsi zaigu. Herri honen eraikuntzan lanean ibili izan gira beti eta horren bidean segitzeko asmo osoa dugu denek batera. Bada garaia mezu abertzalea berkaleratzeko eta horren helburu izanen da aurten Uztaritzen antolatuko dugun Aberri Eguna. Deialdi zabal bat luzatzen dugu abertzale zein euskal herritar guziei datorren apirilaren 16ean haiek ere Uztaritzen izan daitezen Aberri Eguna ospatzeko. (...)


Seaskak azken urteetan 100-150 ikasle gehiago sartze bakotx

2013-2014 ikasturtea biziki gogorra izan da Seaskarendako. Hendaian hasi zenak Beskoitzen ukan zuen segida eta ondotik Hazparneko lurraldean barna hedatu ziren mehatsuak. Baina erasoen aitzinean beldurtu gabe, urte luzetan eraiki dugun ikastolen Etxea defendatzen jakin dugu, mobilizatuz eta elkartasunez, indartsuago jalgitzen gara gatazka horietatik. Aurten hastapen lasaiagoa espero genuen, baina dakizuen gisan ikasturte berri hau arranguraz beterik hasi dugu Ziburu aldean. Sartzea orokorki aipatuko dugu eta gero nahi baduzue itzuliko gira Ziburuko egoera aipatzerat.

Irail huntan 3 200 ikasleen heina gainditu dugu. Ikasle horiek euskaldun izan daitezen, baldintza egokietan lan egitea da gure xede bakarra. Horretarako ikastolak sortu eta handituko ditugu. Eta hori ahalbidetzeko, murgiltze ereduaren eta euskararen aldeko lege bat lortzeko lanean segitu beharko dugu ikasturte berrian ere.


“Bestak euskaraz bizi ditzagun!”

Joan den ekainaren 7an, eguerdian, Itsasuko plazan bildu dira udako bestak euskararekin berotzeko asmoa duten hainbat eragile. Bertan ziren Itsasuko besta komitea, Goxoki gaztetxea, EHZ festibala eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.

"Euskaraz besta egin nahi dut" lelopean aurkeztu du Kontseiluaren ordezkariak aurtengo egitasmoa: “Euskara besta giroan sartu nahi dugu, euskara denena dela eta denetan balia daitekeela erakusteko, euskararekin ere ongi pasako dugula adierazteko”.


Ipar Euskal Herriko dinamizazio eta komunikazio arduradun bilakatu nahi duzu Udalbiltzarentzat?

Udalbiltzak Ipar Euskal Herriko dinamizazio eta komunikazio arduradun lanpostua betetzeko hautaketa prozedura martxan ezarri du.

Teknikari lanpostuari buruz xehetasun guziak jarraian zehaztatuak dira.


Alternatibarekin, klimaren inguruko herritar mobilizazioa berriz martxan ezartzen ari da!

Baionan, urriaren 6an, igandearekin, Klimaren aldeko herritar mobilizazioa iraganen da, 2009ko Kopenhageko goi-bileratik hona Europan parekorik ez duena.

Alternatibarekin berriz abiarazi nahi dugu klimaren inguruko herritar mobilizazioa, laster COP21 garrantzitsua izango baita (Nazio Batuen goi-bilera aldaketa klimatikoari buruz), Parisen 2015 amaieran.