Le député Peio Dufau interpelle le ministre

Sa question porte sur la fermeture du services des urgences à la polyclinique de Donibane Lohizune. Dans l’hémicycle le 26 juin, le ministre de la santé et de l’accès aux soins Yannick Neuder lui répond.
Quelques jours plus tard, le 3 juillet, le député EHBai effectuera une visite de solidarité auprès des salariés de la polyclinique, pour la plupart en grève. (...)

Euskarari trufarik ez!

Euskalgintzako hainbat kidek, uztailaren 3ko agerraldian, euskarari etorkizuna bermatzeko, hizkuntza politikak, ausardia eta baliabideak behar direla azpimarratu dute.  EEPko Biltzar nagusian Estatuak proposaturiko aurrekontua, mexpretxu hutsa dela gehituz, azken honek gibelera egitera kondenatzen dituelarik.
Egoera larria dela eta mobilizatzeko garaia dela argi denez, Euskaltzale guziei deia luzatu diete, uztailaren 7an, astelehenarekin, 18:00etan Departamenduko egoitza aitzinean, Baionan,  euskararen aldeko agerraldi masiboan parte hartzeko! (...)

EUSKARA JENDEA. 6. atala: “Mundua osatzen”

BIDEOA - Pizkunde aroa 36ko Gerrak moztu zuen, baina indarrez berpiztu zen 60ko hamarkadan izugarrizko lana bururatuz mendearen azken erdian: kultura, hizkuntza batu, irakaskuntza, hedabideak sortu… Azken urteotan euskarak lurralde eta funtzioak galdu (Ipar Euskal Herrian bereziki) eta irabazi ditu (Hegoaldean batez ere) aldi berean. Bestalde, hiritartu egin da. Egun, inoiz ez bezala, euskaldun gehienak hirietan bizi dira. Hala ere, euskaldungoak minorizaturik jarraitzen du: familia transmisioak zailtasunak ditu, hainbat tokitan euskara ez da ofiziala eta, ofiziala den tokietan, ez dago erdararen pare.
Euskara bizirik ailegatu da XXI. mendera. Hemendik aurrera, baina, erronka berriak ditu, galdera berriak ditu, eta galdera berri horiei erantzun beharko die, orain arte bezalaxe, iraungo badu. (...)