"Sorpresa eder bat izan da ikustea manifan agertzen ziren banderen artean, Okzitaniako bandera"

Amics gascouns

Iruzkin 1
Samatsa Klixka - Deiadar manifan zen giroa ez zait zinez gustatu…Ez naiz errugbizale amorratu bat bainan egia da nunbait nahiago nuela telebistaren aintzinean pasatu nere larunbat arratsaldea.Horrez gain, ez nuen nere inguruan senditu alimaleko giro bat eta « rutina » bat bezala ikusten nuen hamaikagarren manifa hau.
Irakurle maitia, senditzen duzu beraz begi ezezkorrez etortzen nintzela Deiadarrari erantzuteko. Ibiltzen nintzen manifaren barnean eta hor eguzki izpi batek argitu nau eta argitu aldi berean ilunean nituen elementu guziak.Sorpresa eder bat izan da ikustea manifan agertzen ziren banderen artean, Okzitaniako bandera; segidan pentsatu dut usaiako lagun biarnesak zirela, duela hamarkadak orain elkartasuna erakusten digutenak okasione ainitzetan. Bi hitz trukatu eta gero, harritu naiz ohartzean Angeluko eta Baionako kaskoin batzu zirela.

Mediterraneoan

Mundu berrirat edo zaharrerat

Intxai Klixka - Jende anitz ginen itsasuntzi hartan! Herri ttipi bat bezala ginen, bainan, itsasuntzi baten gainean, ardien gisan tropan.
Bistan dena klase apalekoak ginen, alta, bidai hunek bizi berri baterat ekarri behar gintuen. Gure iragana eta familiak gibelean utzi ginituen, lan berri xerka joaiteko. Erran ziguten joaiten ginen lekuan lana kolpez atxemaiten zela. Berantetsia nintzen.
FAO

Mamma mia!

Teukzomen Klixka - Ibiltzen dena pixkabat mundu zabalean astez aste, Ikasteko ta aberasteko tokiak atxeman arte, Labirintoan baldin badira ere dozenaka ate, Mundu huntako bide guziek Erromara daramate.

Historia dute zubiek, elizek, hilerriek ta karrikek, Arkitektura, museo, arte, … turistek ikusteko prest, Imperatore handi mandiei buruz zion Obelixek: “Ez dira bate burutik sano erromatar handi horiek!"
PreSOS

PreSOS

Samatsa Klixka - Badu aspaldi iritzi andana batek bide berri bat ideki behar zela Euskal Herrian aipatzen duela.
Presoen aldetik, urratsak eginak izan dira, gizarteari da orain urrats hauek gauzatzea elkartasun zintzo eta aktibo bat bultzatuz; ainitz eman duten jendeek beren lekua ukan dezaten euskal gizarteak hartzen duen bide berrian.
TAFTA-TTIP-ez

Transatlantikoa

Garratoina Klixka - Atlantikoa nehoiz ez baita geldian, lanjerra presente da portu hegian. Atzo zerbait hurbildu baitzait igerian, kurios joan natzaio, nere ahulerian, han zen ur erdian, lasai alegian.
Ta ez bat ez bi-an, hartu dut (begian...), animaleko TAFTA bat aurpegian!
BozkatzekoEskubidea

Hauteskunde solas

Gainekotx Klixka - 1945eko apirilean, lehen aldikotz Frantzian, emazteek bozkatu zuten herriko bozetan. Gaur egun, erresuma ainitzetan ez da eskubide hori errespetatua, ez emazteendako eta ez gizonendako. Beren burua besteak baino gehiagotzat daukaten bakar zonbaitek hartzen dituzte herriaren kudeatzeko deliberoak. Gutarik gehienek hori ezin onartutzat daukagu funtsean.
Bizkitartean, gure herri «aitzinatuetan» eskubide hori ez dugu baliatzen. Bozkaldiak pasa arau, ohartzen gira abstenzioak gora egiten duela! Ez gira kontradikzioneetaz beldur!
Kafeaz

Bertso berriak kafeari

Teukzomen Klixka - Edari bero eta iluna gure tripetan barrena, 10 mendeko Historia du Etiopian hasi zuena. Transformazione prozesu luze, torrrefakzio sistema, Tropikoetatik lur hotzetara jiten zaukun ekoizpena.
Etengabeko erritmo bizi geldiezinaren preso, Atxikitzeko edan behar dira egunero 5 Expresso. Kontra izanki halare ezin genioke erran “Paso!” Arma ona da gau ilunean idazteko 3 bertso!
TroikaGo-Intxai

Kantuz nahi bizi

Intxai Klixka - Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi dut bizi aktualitatea. España bihurgune baten bezperan da Podemos-eko Iglesias-ekin: ez dute katolizismoarekin sekulan bukatuko! Bestalde, Barcinak erabaki du Wolkswagen izanen dela bere finantzatzaile poloa: autohorniketa da hau! Hondoak arrotuaz murgil igarian, zorrak zeuzkan eta haiek bota nahian!
Bixkotx gaineko g(e)rezia: zorra porrot! Alemaniari syri(z)a sartu dio, berak merke(l) pagatuz Alemaniari kario pagaaraziz! Gainera, Bigarren Mundu Gerlako indemnitateak galdegiten dazko: ni bezala, berak ere kantaarazi nahi ditu! Hori da errepremituen polis-tezia! Bainan europear agintariek ez dute begi onez ikusten!
TumurTymyp

Ni Tumur Tymyp naiz

Samatsa Klixka - Joan den urtarrilaren 19an, Hohhot hirian, pasatu den gertakari batek ez ditu telebista kate edo prentsaren lehen tituluak egin.
Altabada, Tumur mongoliarraren bukaerak, gaur egun Ama lurrak ezagutzen dituen problematikak labur biltzen ditu.