Nunbait sortu izana

PrintFriendly and PDF

NunbaitSortua

Burasoak ez dira hautatzen,

Familia ez da hautatzen

Ez eta ere

Manillako espaloiak

Pariseko edo Algerkoak

Ibiltzen ikasteko.

Nunbait sortu izana,

Sortu denarentzat

Beti halabeharra da.

 

Badira etxexoriak eta pasaiakoak

Ohantzeak nun dituzten badakite

Bidaiatik sartzean

Edo etxean daudenean

Arraultzeak nun dituzten badakite.

 

Nunbait sortu izana

Nahi delarik partitzea,

Partitzean, itzultzea da.

 

Jendea berdina sortzen ote da dretxoz

Sortzen den toki hartan,

Jendea pareko sortzen ote da, ala ez.

 

Nunbait sortua naiz

Erreperio hori utz iezadazue

edo memoria galtzen dut.

 

Huna Maxime Leforestier-k, duela urte parrasta bat atera zuen kantua. Egun entzun dut irratian eta berriz ere itzulipurdikatu nau. Testo hunek sartze ainitz baditu. Nik, kantu horren hitzak erabiltzen ditut, norbaiti Euskaldunak atzerakoiak edo zokokerietan ari girela entzuten diodalarik.

Bestalde, kantu hortan lelo bat entzuten da Zoulou hizkuntzan emana, hauxe dio: «Izpiritua bortitza delarik, nahasia ere da ». Bakotxak nahi duena irakur beza hortan.

Bururatzeko erran nahi nuke, hau etxe itzulpen bat dela, ez duela balio horren notatzen, anotatzen artzea…

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>