Kantonamendu berriak: ukapena eta aukerak

PrintFriendly and PDF
Eneko Bidegain
Eneko Bidegain
Mondragon Unibertsitateko irakaslea, ikus-entzunezko komunikazioan. Berria-ko kazetari ohia. Idazlea.
Beste artikulu batzu
Pirineo-Atlantikoko azken Kontseilu Orokorrean : 25 PS, 8 gainerako eskuin, 7 MODEM, 7 UMP, 3 gainerako esker, 2 UDI

Pirineo-Atlantikoko azken Kontseilu Orokorrean : 25 PS, 8 gainerako eskuin, 7 MODEM, 7 UMP, 3 gainerako esker, 2 UDI

Pirinio Atlantikoetako kantonamenduen mapa berria aurkeztuko dute laster Pauen, baina jadanik zabaldu da nolakoa izanen den. Bi aldiz kantonamendu gutiago izanen dira departamenduan, eta Ipar Euskal Herriko kantonamendu kopurua 21etik 8,5ra pasatuko da. Horietatik bat Biarnoarekin lotua izanen da. Horrek sortu ditu erreakzio bizienak. Baina sakonkiago aztertu daiteke gai hori, eta honen ondorioak.

Lurraldetasunaren ukapena
Neurri ikusgarriena da Amikuze eta Iholdi-Oztibarre kantonamenduak Biarnoko Nabarrengose eta Salieseko kantonamenduekin bildu dituzte. Testuinguru politiko berezian iragarri dute hori. Hainbesteko adostasun zabala zegoenean Lurralde Kolektibitatearen harira, eskaera horri uko egin ondoan, Ipar Euskal Herriko mapa desitxuratuko lukeen kantonamendu banaketa berri bat indarrean jartzea zauriaren gainean pikoa egitea da, ukapen bikoitza.
Galdera batzuk gelditzen dira airean Lurralde Kontratuari buruz eta Lurralde Kolektibitatearen aldarrikapenaren etorkizunari buruz. Pentsatzekoa da Lurralde Kontratua Ipar Euskal Herrirako izanen dela, orain arte bezala, baina zein izanen da kantonamendu mixto horren pisua hor? Zein izanen da lurralde politikak diseinatzeko eskala? Kantonamenduen mapa? Herriena? Herri elkargoena?

Herrialde historikoen ukapena
Frantziarentzat ez dute izaerarik, baina gizartean badute beren berezitasuna eta nortasuna, lurralde antolaketan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa hiru herrialde historiko dira, pisu sinbolikoa baino gehiago dutenak, nahiz eta azken hamarkadetan egiten den lurralde banaketak kostaldea, Lapurdi barnealdea eta barnealdea bereizten dituen. Errealitate demografikoak ez dira irizpide bakarrak lurralde banaketa bat finkatzerakoan. Zuberoak badu bere nortasuna eta berezitasuna, Nafarroa Behereak eta Lapurdik bakoitzak berea duen bezala.
Lehengo kantonamenduek ere ez zuten errespetatzen lurralde historikoen bidezko banaketa hori, edo ez osoki. Zenbait kantonamendutako herriak bi herrialdetakoak ziren. Orain, are larriagoa izanen da. Zergatik dago lotuagoa Mauleko kantonamendua Baigorrikoarekin, Amikuzekoarekin baino? Zein izanen da Maule, Atharratze, Garazi eta Baigorri bilduko dituen kantonamenduko hiri nagusia? Bi herrialde historikoetako hiri nagusiak kantonamendu berean izanen dira.

Mugimendu politiko gisa, EHBAIek dio kantonamenduen arraberritzeko kriterioak definitu behar direla tokiko errealitate sozio-politikoen arabera. Mapa berriak, lurralde bakoitzaren ezaugarri propioak kondutan hartu beharko ditu. Lurralde kolektibitatearen aldarrikapena mahain gainean izanez, “pays” egituraren baitan urteak elkarlanean pasatu ondoren Iparraldeko mapa errespetatzen ez duen edozoin antolaketa onartezina bezala kontsideratuz.  EHBAIek Iparraldeko eremuaren antolaketa kondutan hartzen duten hiru proposamen argitaratzen ditu.

Mugimendu politiko gisa, EHBAIek dio kantonamenduen arraberritzeko kriterioak definitu behar direla tokiko errealitate sozio-politikoen arabera. Mapa berriak, lurralde bakoitzaren ezaugarri propioak kondutan hartu beharko dituela. Lurralde kolektibitatearen aldarrikapena mahain gainean izanez, “pays” egituraren baitan urteak elkarlanean pasatu ondoren Iparraldeko mapa errespetatzen ez duen edozoin antolaketa onartezina bezala kontsideratuz. EHBAIek Iparraldeko eremuaren antolaketa kondutan hartzen duten hiru proposamen argitaratzen ditu.

Ipar Euskal Herriak pisu gutiago
Banaketa berriarekin, Ipar Euskal Herriak lehen baino kontseilari gutiago ukanen du Pauen. Hautetsi kopurua ez da aldatuko, baina Iparraldetik joanen direnak, orain arte bezala 21 izateko ordez, 18 izanen dira gehienez. Hain zuzen, kantonamendu bakoitzak bi ordezkari igorriko ditu Pauera; Ipar Euskal Herrian 8 kantonamendu izanen dira, beraz 16 hautetsi segurtatuak izanen ditu. Biarnoarekin partekatuko den kantonamenduko bi hautetsietatik bat Biarnokoa baldin bada, hain segur, Iparraldetik 17 hautetsi baizik ez dira izanen Pauen; hots, orain arte baino 4 gutiago. Barnealdeak berak ere galduko du pisua, lehen baino ia bi aldiz kontseilari gutiago lituzkeelako.

Abertzaleen kaltetan
Bestalde, bozka sistema bera aldatuko da. Kantonamendu bakoitzara bikoteak aurkeztuko dira, eta biak bihurtuko lirateke hautetsi. Gisa horretan, gizon eta emazteen arteko parekotasuna bermatu nahi dute. Zerrenda bakoitzak hautagaitza parekide bat aurkeztu behar du, eta irabazlearentzat izanen lirateke bi hautetsiak. Lehengo sistemaren ondorioz, alderdi nagusietako hautagaiak baizik ez zitezkeen hel Pauera. Baina abertzaleek zenbait kantonamendutan bazuten aski indar hautetsi bat lortu ahal izateko. Orain, ezinezkoa izanen da. Iholdiko kantonamenduan, Baigorrikoan edota Garazikoan aukera bat izan bazitekeen, orain anitzez zailagoa izanen da. Beste kantonamenduetan inondik ere ez.
Pasquak ere bere denboran Legebiltzarrerako hauteskundeen mapa aldatu zuen, emaitzak eskuinaren mesedetan izan zitezen. Zaila da aitzinetik kalkuluak egitea eta jakitea zein izan daitezkeen kantonamendu banaketa hoberenak sozialistentzat, baina jadanik anitzek leporatu diete banaketa hori haien interes elektoralen arabera moldatu dutela.

EHBAI-6Estrategia aztertu behar
Egoera horrek gogoeta batera eraman behar lituzke alderdi abertzaleak. Urteetan eta urteetan segitu behar ote dute hauteskundeetan aurkezten beren pisua erakusteko eta egoera bat salatzeko edo aldarrikapena plazaratzeko, jakinez ez dutela nehoiz irabaziko? Ala hasi behar dute estrategia berriak bilatzen aginte postuetara heltzeko?
Lehen aukerak arrisku bat dauka: hautesleak akitzea. Bigarrenak beste arrisku bat dauka: beste alderdiekin akordioak eginez, programa politikoa urardotzea eta beste alderdiaren puntu batzuk onartzea. Zer egin daiteke? Bozketa sistema berri hori salatu ondoan, nola jokatu erabaki beharko da. Abertzeleek pentsatu beharko dute beti kontestazioan jarraitu edo herri honen giderrak hartzeko estrategiak aldatu behar dituzten.
Hauteskunde sistema berri honek behartuko ditu beste alderdiekin negoziatzera, agintera heldu nahi badute. Bikoteka aurkeztearen abantailetariko bat da, bietatik bat beste alderdi batekoa izan daitekeela; beraz, akordioa eginez, abertzaleek hautetsi bat lor dezakete. Akordio zabalagoa eginez, hautetsi gehiago. Gainera, hain segur, Akitaniako ordezkariak ere hauteskunde horietatik aterako dira, eta beraz, akordioaren arabera, erraztu daiteke hautetsi bat edo gehiago Akitaniara igortzea ere.
Negoziazio prozesu horretan, ongi hautatu behar da zein izanen den partaidea, koherentzia bat beharrezkoa izanen delako, eta hain segur ez bakarrik hauteskunde horietan. Negoziazio globala bilatu beharko da, ez bereziki hautetsi postuei begira, baina bai programa politikoari eta eginen diren politikei begira. Horretarako, gogoeta sakona egin behar dute abertzaleek, eta adostasun zabala lortu.

 

Mugimendu politiko gisa, EHBAIek dio kantonamenduen arraberritzeko kriterioak definitu behar direla tokiko errealitate sozio-politikoen arabera. Mapa berriak, lurralde bakoitzaren ezaugarri propioak kondutan hartu beharko ditu. Lurralde kolektibitatearen aldarrikapena mahain gainean izanez, “pays” egituraren baitan urteak elkarlanean pasatu ondoren Iparraldeko mapa errespetatzen ez duen edozoin antolaketa onartezina bezala kontsideratuz.  EHBAIek Iparraldeko eremuaren antolaketa kondutan hartzen duten hiru proposamen argitaratzen ditu.

Kantonamendu berriei begira (Enbata hilabetekaritik)

kartelelebidunaFrantziak kantonamenduen mapa aldatzeko xedea du, eta horrekin batera hauteskunde sistema ere pixka bat aldatuko da. Ondorioak gisa anitzetakoak izan daitezke, eta ez baitezpada Euskal Herriaren mesedetan. Eneko Bidegainek bere ikuspegia eskaintzen digu.

Hauteskunde arlotik hasteko, ikusi beharko da nola geldituko den indar harremanaren banaketa. Sozialistek kantonamenduak marraztuko ote dituzte beren hautagaiek emaitza hoberenak lortzeko gisan? Zer ondorio izanen luke abertzaleentzat? Abertzaleak indartsu diren kantonamenduak kantonamendu ahulagoekin nahasiz, ez ote dira ahaleginduko abertzaleei hautetsi bat lortzeko aukerak kentzera?

Ez dira airean gelditzen diren galdera bakarrak. Aipatzen da kantonamendu berri horiek bina hautetsi izanen dituztela, baina biak zerrenda berekoak izanen direla. Gisa horretan, gizon-emazte parekotasuna bermatu nahi lukete. Parekotasun hori bermatu behar bada ere, bertze gabezia demokratiko bat sortu edo handituko luke neurri horrek. Hautagai bikote batek bozen %50,1 aski luke bigarren itzulian, bi hautagaiak beretzat edukitzeko. Horrek ez luke bermatuko iritzi ezberdinak modu demokratikoan ordezkatuak izatea. Eta betikoa, alderdi ttipiak ordezkaritzarik gabe gelditzeko arriskua are handiagoa izanen litzateke, handi batekin aliantziarik egiten ez badute bederen.

Baina kantonamenduen berrantolaketak hauteskundeez aparteko ondorioak ere utziko ditu, ez larritasun gutxiagokoak. Aipatzen da Euskal Herriko kantonamendu batzuk Biarnokoekin biltzea. Horrek larriagotuko luke 4. hauteskunde barrutiaren sindromea, eta ahulduko luke Ipar Euskal Herria osotasun gisa ikusteko modua. Orain arte, Eskiula kenduta, Ipar Euskal Herriko kantonamendu guztiak bilduta, lurralde batasun bat osatzen da. Estatistikak egin ahal izateko ere balio du, datu anitz kantonamenduka heltzen baitira.

Kantonamenduka helduko liratekeen datuek ez lukete balio Ipar Euskal Herriko estatistikak egiteko, kantonamendu horiek Biarnoarekin nahasten badira. Eta estatistikekin ere marrazten dira lurraldeak. Erne egon behar da kantonamenduen antolaketa berriak ez diezaion Ipar Euskal Herriaren lurralde ezagupenari beste ostikorik eman.

3 Comments

  1. Curutx
    Posted 11/11/2013 at 16:33 | Permalink

    Eneko, nik 11,5 ala 12 euskal kantonamendu ikusten ditut, eta ez 8,5… Nun ikusten dituzu 8,5 horiek ? Balin badira 5 BABn, zein dira bertze hiruak ?

    Bestalde, Nafarroa Beherea izen hori biziki itsusia da eta hunek ere, ez du errealitate bat errepresentatzen. Gure eskualdean, gure jendeak beti erran du “Baxenabarre”… eta 1790 arte, euskaraz, erraiten zen xinpleki “Nabarre” ala “Nabarra”, eta frantsesez “Navarre”.. Biarnesek dute “Baxa Nauarre” hitz hori asmatu eta erabili, eta Euskaldunek, hori horrela hartu dute polliki, itzulpena egin gabe ! Euskaraz, zuk egiten duzun itzulpena xuxena da, bainan historikoki, ez du existentziarik gure Baxenabarren…

  2. Posted 11/11/2013 at 18:03 | Permalink

    Itxura guzien arabera, BABko kantonamenduen kalkuluan huts bat egin dut. Huts larria gainera, analisiaren zati bat guziz txarra baita, horren ondorioz.
    Baxenabarre edo Nafarroa Beherea, arrazoi duzu, baina bigarrenaren aldeko hautua egin dut, Berria-ren estilo liburuak eta Euskaltzaindiak bigarren hori hobesten dutelako.

  3. Pittittun
    Posted 11/11/2013 at 18:10 | Permalink

    Kantonamenduak horrela antolatuak badira Euskal Herriak eta bereziki Ipar Euskal Herriak ez du gehiago zentzurik!! Nola salbatu euskara Biarnoarekin lotuz? Sozialistak eskuinekoak baino piso dira!