Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze…

JLD

Beñat CASTORENE

Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu, Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean.

Lehen lerroetan, “Printzipioz (…) independentziaren alde” dela deklaratzen digu JLDk, bainan berehala bere adierazpena osatzen du erranez “euskal herritarren gehiengoak nahi duen ber”.

Nik, orduan, ez nuen “printzipioz” erranen, zeren eta, ikasi dudanez, printzipioak gehiengoaren iritzia baino gorago baitaude; makur ez banaiz, kontraesan bat bada esaera horretan.

Alabainan, historian zehar eta munduan gaindi –aitzineko mendean Alemanian edo Aljerian, adibidez–, denok dakigunez, kasuak izan dira non elite oso ttipi batek gehiengoaren iritziaren kontra printzipioei eutsi behar izan zien. Gainera, zenbait mendetako kolonizazio fisiko eta mentalaren ondotik, oraiko gure gehiengoa ezin liteke “ideiaz eta sentimenduz independentziaren alde” aise eta berez izan. Orduan, Jean Louis Davant bezalako pertsona ospetsuek ez badigute erraiten independentziaren alde direla eta kitto, segur gehiengoa ez dela sekulan alde izanen, segur «gutieneko baldintzak» ez ditugula sekulan ikusiko.

Egundaino sobera bakan izan dugun elite baten kemena gabe, ez dugu Euskal Herria aske ikusteko xantza izpirik, ez mundu huntan, ez eta beste mundutik ere. Falta da, halaber, euskal nazio osoaren izenean euskaldun guzientzat mintzatuko litzatekeen erakunde bat. Ez dut argi ulertzen jadanik abertzaleen artean ardura aditu izan dudana eta testu huntan ere agertzen den «helburu eta bide» hitzen kontrajartzeko joera hura, independentziari dagokionez; alabainan, helbururik gabe bide egitea ez ote da promenan ibiltzea soilik? Ez ote da, azkenean, gure uzkurkeriaren beste seinale bat? Orai aske diren nazioak, estatu propio bat dutenak, ez dira kasualitatez iritsi horraino, independentzia “berezko helburu”-tzat edo “egiazko jomuga”-tzat behin hartu zutelako baizik. Ez ote da hola?Zergatik guk ez egin nahi bestek hain ongi kausitu izan dutena?

Hiztegi eztabaida horrek gogorarazten dit pentsalari iraultzaile batek oportunismo politikoa sintekikoki definitzeko aurkitu zuen esaera, eta memorioz emanen dut: “Helburuak ez dira ezer, mugimendua da oro”.

Helburu hitz horren erabiltzeak ez eiki du batere kentzen edukia eman behar zaiola, eta “naziotasunaren segurtatzea, zaintzea eta indartzea” erabiltzen den formulazioarekin bat nator.

Hain justu, naziotasunari edo nazioari dagokienez, bi terminoak ahaide direla pentsatzen dut. Jean Louis Davant-ek arrazoi du haien garrantzia azpimarratzen duelarik eta erraiten ezin direla beren konponenteez hustu: euskara, gure bizi eta lan modua edo historia. Gogotik gehituko nuke ere gure tradizio nazionalaren parte hoberenetik etortzen zaigun elkartasun sentimendu gizatiarra eta zintzoa, ez baita sobera izanen globalizatu den mundu honi aktiboki iharduki edo egokitzeko.

Alta, osagai horiek gabe, euskararik gabe partikulazki, gure nazioa ez da existitzen eta haien salbatu eta garatu nahikunderik gabe independentzia alde ahalegintzea ez du merezi ere. “Autoa arintzeko, motorra ken” metaforarekin Jean-Louis Davantek ezin hobeki senti arazten digu euskararen zentraltasuna gure politikan; “Geroko uztea betiko uztea da” erranez gutariko bakoitza errespontsabilitatearen aurrean jartzen duela berehala eta konplazentziarik gabe.

Ene aldetik denbora sobera eman dut zinez eta barna jabetzeko existitzen zela euskal nazio bat; batez ere, bat zela nahiz aspaldian zatikatua; sistematikoki ukatua eta mehatxatua zela; nazio horren haurride ginela inguruko estatuek inposatutako mugen gainetik; nahitara erraiten dut jabetu eta ez ulertu. Izan ere, horretarako, beste batzuek bezala, lehenik aitortu behar izan dut gure nazioa arrisku handian zegoela Iparraldean.

Ez da galtzeko beldurra bezalakorik kasik gehiago senditzen ez dugun gure identitateaz berjabetzeko. Egoera larriaren sentipena areagotu zen politikari abertzale gehienen optimismo jasanezina ikustearekin, eta galdera hauek jiten zitzaizkidan burura: azken urte hauetan, Iparraldean nagusitu diren eta hain baikor diren korronte abertzale guziek egin ote dute gure euskal nazioaren egoeraren diagnostiko onest bat?

Jakin behar dugu nora doan euskal nazioa Iparraldean; berreuskaldunduz sendotzera edo, gero ta frantsesagotuz, asimilaziora eta heriotzara. Diagnostiko hori gabe, posible ote da helburu egokia finkatzea, estrategia eraikitzea?

Zorigaitzez, beldurtzekoa da orai indarrean ikusten ditugun estrategiek ez dituztela den mendren preparatuko Jean-Louis Davantek espero dituen “independentziarako gutieneko baldintza” horiek.

Horretaz jadanik dudatzen hasiak liratekeenentzat, kontseilatuko nieke, besteak beste, Pako Aristi idazlearen bi libururen irakurtzea: Independentziaren paperak eta Euskararen isobarak. Ezagutaraziko nieke ere kasualitatez eta behar orduan aditu nuen Hölderlin poeta alemanaren esaera hau: “Perila garatzen den tokian, salbatzen duena ere garatzen da”.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).