« Il n’y a pas d’études supérieures et d’études inférieures »

KlixkaBakGehi5Hara zonbait denbora hauetan entzun daitekeen solas bat. Biziki gostukoa dut erran hori eta hauxe pentsarazten daut:  “A, azkenean ohartu dira. Hemendik aitzina, burasoei, haurrei eta gazteei erranen zaie biziaren atarian delarik, zer egin, zer ofizio hauta deliberatu behar delarik, zertan «gostu» den gogoetatu behar dela, zertan trebe sendi giren gogoetatu behar dela.”

Badu aspaldi jendeari sinetsarazi zaiola, kontsideratua izaiteko BAC +5 behar zela…  Hori izanez gero, ofizio gostuko eta untsa pagatu bat izanen zela, hots bizi eder eta lasai bat.

Ezagutzen ditut gazte batzu, hori buruan emanik, urteak gaizki pasatu dituztenak, eskolan porrotean izanez, haiendako egokia ez zen ikasketa mota batean sartuak zirelako. Biziki memento txarrak pasatu dituzte beste zerbaiti buruz abiatu aitzin. Ezagutzen ditut ere BAC+5 lortu dutenak eta delako ametsetako lanbide hori lortu ez dutenak.

Denbora berean eskulanak, ofizialeek egiten dituztenak, guttietsi dira, langile horiek bigarren graduko jende batzu balira bezala, ahal bezain gutti pagatu dira… Bide horiek hartuko zituzten gazte batzu tronpatuak izan dira. Alabainan, zoinek nahi du guttietsia izan, guttiago pagatua izan eta denbora gehiagoz lan egin? Alta ofiziale batek funkzionario askok baino gehiago irabazten du…. funkzionarioetan ere baitira «goi mailakoak» eta «maila apalekoak»…Bizkitartean, goi mailakoa deus ez da maila apalekoa gabe!!

«Bakotxak jakitate orokor guttien bat lortu behar du lanean hasi aitzin.» Hori erran zen gazte gehienak sail orokorretara pusatu zirelarik. Arras ados, bainan jakitate hori lort daiteke denbora berean lanbide bat ikasiz. Zergatik gauzak horrela plantatu: edo ikasketa orokor, «omen» laudagarriak, edo ikasketa hertsi eta mugatuak…

Horrez gain, lanaren fama arrunt apaldu da, gozamenaren fama emendatu delarik. Lanean untsa izaitea, lanaren maitatzea, kasik irringarria bihurtu da… Giro horren erdian, ofiziale eskolak hustu dira, orai batzu hesten ari dira…

Jendarte bat nola bizi daiteke mota guzietako jendea gabe? Egoera berezi baten aurrean gira ez?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “« Il n’y a pas d’études supérieures et d’études inférieures »

  1. Injeniari jubilatua naiz. BAC + 4 urte. Formakuntza ona ukan dut, bai teorian baita ere praktikan. Lau urte hauetan uda oporraldietarako 10 egun genituen eta denbora asko enpresa batean praktika ikasteko. Hori zen derrigorrezkoa. Gero lanean era askotako injeniariak aurkitu ditut: Eskola berezi handi batean ikasitakoak, fama gutxiago zuen eskoletakoak, fakultatean Frantzian zein atzerrian ikasi zutenak eta enpresa batean nerabe aroan sartutakoak lan apal batekin hasi zutenak, eta gero urterik urte lana bertan ikasi. Askotan bost urteko esperientzia baten ondotik ohartu naiz mota hauetako injeniariak lanean aurkitzen ditugun arazo tekniko eta ekonomikoen aurrean gaitasun bera badaukatela.

Comments are closed.