Presoak
“Bidaiatzeko erabakia gurea da, erantzukizuna ez”
Etxeratek bere XV. Nazio Batzarra ospatu zuen martxoaren 20an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Urteko balantzea eta datozen hilabeteetan jarraitu beharreko lan-ildoak aurkeztu ziren euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunekin, zein gonbidatu ziren eragile sozial, politiko eta sindikalekin.