“Elkar bizitza posible egiten duen bake baten alde!”

PrintFriendly and PDF

BakegileakLarunbata honetan, ekainaren 8an, 3000 pertsona bildu dira Miarritzen Bakegileek antolatutako Orain Presoak Giza Katean.  “Gaur ere milaka gara Biarritzen, aktualitatea bizi bizian den herrian, berriz ere agintari gorenei oroitarazteko bake prozesu batean, tratatu beharreko ezinbesteko gaia dela presoen gaia. Ez da obsesio bat… Gure obsesio bakarra bakea da!” Hara jarraian, bukaeran irakurria izan den agairi osoa.

Bakegileak2

Egun on guzieri !
2017ko abenduaren 8an 10.000 ginen Pariseko karriketan « Orain presoak ! » aldarrikatzeko. 2019ko urtarrilaren 12an 9.000 ginen Baionako karriketan mezu berarekin. Eta gaur ere milaka gara Biarritzen, aktualitatea bizi bizian den herrian, berriz ere agintari gorenei oroitarazteko bake prozesu batean, tratatu beharreko ezinbesteko gaia dela presoen gaia.
Ez da obsesio bat… Gure obsesio bakarra bakea da. Baina ez, armen isiltasunera mugatzen den bakea. Elkar bizitza posible egiten duen bakea baizik. Iragan mingarri batetik abiatuz, etorkizun baketsu, demokratiko eta giza eskubideetan oinarritua bermatzen duen bakea. Bide luze hori, askatzailea baina aldi berean gogorra da, biktima guztien ezagupenean eta egia jakiteko duten eskubidean oinarritua. Hala adierazia izan zen atzo gauean : egiaren ariketa hori, min batzuk sekulan sendatuko ez dituena, bide luzea izango da, bide oso luzea : hala erakusten digute mundu guztian zehar, esperientzia ezberdinek. Ez da esperantza galdu behar, aitzina egin behar dugu, bidean galdu gabe.
Bide horretan aitzinatu ahal izateko, modu orekatuan egin behar dugu, bake prozesua osatzen duten bi elementu kontutan hartuz : biktima guztien gaia, aipatu dugun bezala eta presoen gaia. Ezin da egia eta erreparazioaren ariketa bururaino eraman, kartzela politikak ez badira aldatzen. Ez da negoziazio edo kontra partida bat, prozesuaren bideragarritasun kontua baizik : eraikuntza edo desegite dinamikak auto-elikatzen dira. Errealitate mekanikoak direla esan daiteke, hemen eta beste tokietan ere.
Horregatik elikatu nahi dugu bake prozesu atipiko hau. Dinamika interaktibo batean sinesten dugu : ematen den urrats bakoitzak aurrekoa berresten du eta ondokoari atea irekitzen dio. Dinamika horretan oinarritzen da gure esperantza. Horrela lortuko da egiteko gelditzen denak egina izan denari zentzua ematea.
Errepikatzen dugu beraz : presoak orain !
Justizia ministeritzarekin eztabaidak hasi zirela bi urte eskasera, gauzak mugitu dira, paisaia berri bat marraztu da : atzo ofizialki existitzen ez zen arazo bat, konpondu beharreko zerbait da gaur ! Preso batzuk hurbilduak izan dira, beste batzuk bidean dira. Baina salbuespeneko neurrietaz at, kuadro juridikoa bake prozesuari egokitzea ezinbestekoa da, hemen beste edozein herritan bezala. Ezinbesteko gauza da, pentsaezina baita elkar bizitza bat posible dela, pertsona batzuek oraindik 10 edo 20 urte preso pasa behar badituzte, ondorio mingarriak konpontzen ari garen gatazka batean.
Denbora pasatzen da eta presa dugu ! Eta pasatzen den denborak ekintza azkarrak eskatzen ditu : hurbilketak azkeneraino gauzatu behar dira eta DPS estatutua kendu behar zaie preso guztiei. Presoaldiaren 30garren urtemugan diren Xistor Haranburu, Jakes Esnal, Jon eta Unai Parot , Purto Santa Marian preso dena, askatu behar dira. Eta, Ustailaren 5ean, Xistoren baldintzapeko askatasunaren erbakia ONA izatea espero dugu. Justizia trantsizionalaren mekanismoak martxan jarri behar dira, Taubira andereak atzo adierazi bezala.
Egia, errespetua, giza eskubideak, demokrazia : balore horietan oinarrituko da elkar bizitza eta eraiki nahi dugun Euskal Herria, denen artean, denentzat.
Miarritze, 08/06/2019

Bakegileak1Egun on guzieri !
Le 8 décembre 2017, nous étions 10 000 dans les rues de Paris pour dire « Orain presoak ! – Maintenant les prisonniers !». Le 12 janvier 2019, nous étions 9 000 dans les rues de Bayonne avec le même message. Et aujourd’hui, nous sommes aussi des milliers ici à Biarritz, ville sous les projecteurs de l’actualité, pour rappeler à nouveau, aux plus hautes autorités, que le processus de paix passe par la case « prisonniers ».
Il n’agit pas là d’une obsession… Notre seule obsession, c’est la paix. Pas la paix qui se limite au silence des armes, mais la paix qui rend possible le vivre ensemble. La paix qui permet, à partir d’un passé douloureux qui a divisé, de construire un avenir commun apaisé, démocratique, respectueux des droits humains. Ce long chemin, libérateur mais o combien exigeant, est basé sur la reconnaissance de toutes les victimes et leur droit à la vérité. Cela a été fortement exprimé hier soir : cet exercice de vérité, voire de réparation de ce qui, de toutes façons, restera malheureusement irréparable, est un long chemin, un très long chemin: toutes les expériences à travers le monde nous l’enseignent. Il faut espérer, persévérer, rester fidèle au cap, et éviter toute dérive.
Pour que nous puissions avancer sur ce chemin, il faut avancer de façon équilibrée, sur les deux éléments constitutifs du processus de paix : la question de toutes les victimes et nous venons d’en parler, mais aussi la question des prisonniers. Il n’est pas possible d’aller jusqu’au bout de l’exercice de vérité et de réparation alors que les politiques pénitencières n’évolueraient pas. Ce n’est pas une question de négociation ou de contre partie, c’est une question de viabilité du processus : les dynamiques de construction ou de destruction s’autoalimentent. Nous pourrions presque dire que ce sont là des réalités mécaniques, ici et ailleurs.
C’est la raison pour laquelle nous voulons alimenter le cercle vertueux de ce processus de paix atypique. Nous croyons en une dynamique interactive : chaque nouveau pas réalisé valide le pas précédemment effectué, et ouvre la voie au pas suivant. C’est dans cette dynamique que se fonde notre espérance. C’est ainsi que ce qui reste à faire donnera tout son sens à tout ce qui a déjà été réalisé.
Nous le répétons donc : Les prisonniers maintenant !
Moins de deux ans après le début des discussions avec le ministère de la justice, des choses ont bougé, un paysage nouveau s’est dessiné : Un problème qui n’existait officiellement pas hier est devenu une question à régler ! Des prisonniers ont été rapprochés, d’autres rapprochements sont en cours. Mais, au-delà des mesures d’exceptions, l’adaptation du cadre juridique au processus de paix, ici comme partout ailleurs, est un passage obligé, parce qu’il sera de moins en moins possible de penser notre vivre ensemble dans un contexte où des personnes seraient encore pour 10 ou 20 ans ou plus en prison, pour un conflit dont nous sommes en train de régler les conséquences douloureuses.
Le temps passe et le temps presse ! Et le temps qui passe exige l’action rapide : Il faut aller jusqu’au bout des rapprochements et de la levée des statuts DPS. Il faut libérer Xistor Haranburu, Jakes Esnal, Jon et Unai Parot (incarcéré à Puerto Santa Maria) qui en sont à leur 30-ème année de détention. Nous espérons donc que la 5 juillet la décision de libération conditionnelle de Xistor soit positive. Il faut enclencher les mécanismes de justice transitionnelle, comme nous l’a dit hier Madame Taubira.
Vérité, respect, Droits humains, démocratie : C’est sur ces valeurs que reposera le vivre ensemble et le Pays Basque que nous voulons construire, entre toutes et tous, et pour toutes et tous.
Miarritze, 08/06/2019

JendeKatea

JendeKatea1

JendeKatea2