Abenduaren 9an, denak Pariserat!

PrintFriendly and PDF

Denak PariseratBakegileek tren berezi bat eta autobusak antolatzen dituzte Parisera joateko abenduaren 9an. Trenez bidaiatzeko 1000 toki soilik ez dira. Trenez eta autobusez bidaiatzeko xehetasun guziak jarraian atxemanen dituzue.

TREINEZ BIDAIATZEKO INFORMAZIOA : Kasu, 1000 leku soilik ez dira!

AUTOBUSEZ BIDAIATZEKO INFORMAZIOA

Laguntzaileak

600 laguntzaile pasa beharrezkoak dira garraioen logiztika segurtatzeko, jendea bideratzeko, manifestaldiaren segurtasuna eta gidaritza egiteko, presondegien martxaren logiztika antolatzeko, etab.

Momentu historiko hau barnetik bizitzeko: Izena emazu hemen klikatuz

Bilkura publikoak

Euskal Herrian, bake prozesua gizarte zibilaren esku dago. ETAk 2011an borroka armatua behin betiko uzten zuela iragarri zuen. Frantses eta Espainiar estatuen inplikazio ezaren aitzinean, 2016ko abenduaren 16ean, bost bakegileek, armagabetzearen inguruko lehen urratsa burutu zuten Luhuson. Gertakari honek blokeatua zen egoerari bultzada eman zion, eta lau hilabete geroago, apirilaren 8an, gizarte zibilak masiboki parte hartu zuen, Baionan burutu zen ETAren armagabetze egunean.

Orain arte gertatutako esplikatu eta Euskal Herriko biztanleria guzia biltzen dituen erronkak aurkezteko tokiko bilkura publikoak antolatuak dira. Bilkura horiek, Bake Bidea eta Luhusoko ekimenean parte hartu duen batek (Jean-Noël Etcheverry ‘Txetx’ edo Michel Berhokoirigoin) dinamizatuko dituzte. Bilkurak, 20 minutu irauten duen filma batekin. Horren ostean eta bukatzeko,  eztabaidarako tartea irekiko da.

Bilkuren zerrenda hemen klikatuz

– Urriaren 24ean, asteartearekin, 19:00tan, Baionan (Glain elkarteen etxean), Mixel Berhocoirigoinekin
– Urriaren 27 ostiralarekin, Ainizan 20:30tan (Laborantxa Ganbaran), Mixel Berhocoirigoinekin
– Azaroaren 6an, astelehenez, Larresoron (Zehaztasun gehiago laster), Txetx Etcheverryrekin
– Azaroaren 7an, asteartez, 20:00tan Angelun (Tivoli zentro kulturalean), Mixel Berhocoirigoinekin eta MGKE eta HEMEN ANGELU -k antolaturik.