Ulertu
(H)ILBELTZA BAZTAN - BIDEOA - Aurtengo hilbeltza, euskal nobela beltzaren astea, berezia da, 10 urte beteko ditu eta. 10.a izanik, hasieratik 10 zenbakian pentsatzen jarri gara. 10, 10.a, X, Ixiltasuna,... Zein da ixiltasuaren onomatopeia euskaraz? Ixxxxxxx? "A" hizkia ispilu batean modu zehatz batean jarrita, X batean bihurtzen da, beraz ondorio batera iritsi gara: Klabea ispiluak dira. Ispiluak eta X. Horregatik jo dugu Orson Wellesek 1947an zuzenduriko "Shanghaiko Anderea" filmera. Filmaren amaiera ispilu gela batean gertatzen da, non Rita Hayworth-ek zelatari bat duen tiroka, ispilu artean. Beraz hori hartu dugu abiapuntutzat. (...)
2024.ean hamargarren urtea ospatuko dugu: bertan izango ditugu hamar ekitaldi (bertze urteekin konparatuz, bat gehiago, ortzegunekoa) eta 11 momentu goxo. (...)