Ulertu
Iñaki Iurrebaso: “Euskara askoz gertuago dago heriotzatik osasun betetik baino, eta ez gara kontziente”
BIDEOA - Soziolinguistikaren arloan zeresan handia eman du Iurrebasoren lanak. Daukagun gaitasun maila kontuan izanda, euskarak izan dezakeen gehieneko erabileratik gertu gaudela dio, eta euskaldun gehienen egunerokoa "goitik behera datorren eskailera mekaniko batean igotzearekin" parekatu du.
Arnasguneetan gertatzen ari den galeraren garrantziaz ohartarazi du eta azpimarratu "Olatu berri bat" behar dugula, "60ko hamarkadan sortu zutenaren moduko mugimendu bat abian jartzea behar dugu gauden egoeran, nahiz ez den erraza izango". (...)