Frantses gobernua euskarazko irakaskuntzaren kontra
Euskal Konfederazioak haserre biziz hartu ditu Jacqueline Gourault Frantziako Lurraldeen Kohesiorako eta lurralde kolektibitateen ministroak Senatuan egin dituen lurralde hizkuntzen irakaskuntzaren kontrako adierazpenak.
"Ez Gourault anderea,"murgiltze eredua ez da "burasoei inposatzen" zaien irakaskuntza "esklusibo bat". (...) Murgiltze eredua da bide bakarra, egun eskolan frantsesarekin sartzen diren ikasleak bihar elebidun atera daitezen. (...) Hezkuntza ministerioak ez die ikastolen beharrei erantzuten. Eskola publikoetan murgiltze eredua gelditu nahi du eta Murgiltze eredu osoa eskaintzen duten ikastolak ito nahi ditu! Alta murgiltze eredua ahal bezain bat zabaltzea da, gure hizkuntzak bizirauteko duen aukera bakarra, azken urteetan ikusi dugunez.(...)