Dohaintzak eta ideiak… Seaskaren alde!
Asteburu honetan, 17 kideren parte hartzea dela medio, Seaskaren laguntzeko egitasmo berri bat egituratzen hasi da. Seaskak bere proiektuen finantzatzeko dituen oztopoak gainditzeko dohaintzak eta ideiak (“crowfunding” bezalakoak) bultzatuko dituen elkarteak urtarrilaren 11an, goizeko 10etan, Kanbon, Biltzar Sortzailea eginen du.
Ongi etorri Seaskako ikasle eta buraso ohier, bai eta ere murgiltze ereduaren bidez euskara sustatu nahi duen herritar orori!