U14
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uztailak 14 (U14) kolektiboak Ezpeletan antolatutako manifestaldiak erakutsi duenez, Euskal Herriko gazteriak ez du amore ematen: berrehun gazte bildu ziren egun sinboliko horretan kultura-identitatearen defentsan, masa turismoaren eta kapitalismoaren kontra. «Independentzia», «ez gara frantsesak» oihuak entzuteak lapurtar herri ttipi famatuan, plazer ttipi bat sorrarazi ziezaiekeen batzuei... Aitortu behar dut horietarik bat naizela.
Biziki eraikitzailea da gaiaren muinari buruz eztabaidatzea, itxura edo forma eztabaida baztertzeko estakurutzat hartu gabe. (...)