Zalgizen pastorala eta besterik ere ?
Aita Lhandez hor eman den ikusgarri / pastorala handiaz ez da hain segur erraitekorik. Dena biziki ederki joan dela. Jende behari ainitz, jokalariak ere hoberenean eta ederrenean. Zer behar da gehiago ? Merezimenduak hartze dituztela denek eta ez bakarrik “frantses euskal” pastoral horren idazleak eta itzultzaileak.
Bainan ikusgarri bat, izanik ere pastorala, ekitaldi zinez publiko bat denez (sarrera libre ordainduekin), gogoetak ere araberan izaten ahal dira. Ni horri entseatuko bainaiz hemen, nahiz laburzki, kultura eta sozial antropologiaren ikuspegi batetetik.