Miarritzen iheslarien kolektiboak antolatu ekitaldiaren hari beretik, hona hemen bigarren ikuspegi bat, Jakes Bortayrourena.
"Gaurko bake prozesu honek duen ezaugarrietako bat da, momentuz behintzat, unilaterala dela. Hots gatazkaren inplikaturiko alde batek soilik gatazkaren alde bortitzak gainditzeko borondatea adierazi du eta horretarako urrats konkretuak eman, Aieteko bide orria segituz. Estatuek aldiz, urratsik ez. Horiek mugiarazteko bide bakarra da jendartea aktibatzea, nazioarteko sostenguak biltzea, haien jarrera gero eta isolatuago bihurtzea, gero eta jasangaitzagoa. Bide horretan kokatzen da iheslarien ekarpena".