COP 21
XURIO - Duela kasik urte bat, COP 21 delako mintegi erraldoia bukatu zen Parisen bere alde on eta txarrekin. 175 herrik aro aldaketaren aurkako hitzarmen bat(1) izenpetu zuten.
Ikusiz mundua nola den, hori lortzea ez da hain gaizki bainan geroztik igorri zauzkigun seinaleei begiratuz erran genezake jadanik urratze larri batzuk abiatuak direla.