Sasi zikinak behingoz erreta

Gaur egun, testuinguruak garrantzia gehiago hartu du, gure akzioek baino. Testuinguruaren eragina gure izaitearengan dagoen eragin haundiena dela geroz eta konbentzituagoa nago. Lehen analisia bat egin daiteke Bake Prozesu ondoko garaiaz. Herri eraikuntzarako lekuan lekuko proiektuen kopurua murriztu da. Engaiamendua, eta agian nahia, apaldu dira. Instituzio eta alderdi politikoek lehen herriak hartzen zuenaren lekua hartu dute.
Ez du bietako batek errua bakarrik, biek baizik. Borrokaren, edo leunkiago erranez, gatazkaren instituzionalizazioak bere lekua hartu du, bainan lekua utzia izan zako. Gure eginbeharra litaike aztertzea zendako eskuhartzearen transferentzia bat izan den… Zendako ez dugu gehiago garapen koherente bat sustatu nahi herritik, izan dadin kulturan, ekonomian, etxebizitzan…? (...)

Iragan egun batez ostatu batean

Iragan egun batez ostatu batean, bi lagun ari ziren eztabait betean, biak ziren pertsonak, zintzoak ustean, halare ezin adi elkarren artean, entzuten egon naiz umore tristean.
XX. mendeko hitz hauekin hasiko nuke mende huntako 20. urtea, aipatzen duten testuingurutik kanpo ezarriz bistan da. Zer gertatzen ari da mundu huntan? Izoztua uste ginuen Gerla Hotza ez da sekulan hain hotza izan eta beroaldiak sendi dira. (...)

Lurraldetasunaz

Bada gai bat aipatu nahi nukeena manera xumean: lurraldetasuna.
Uste dut, herri baten eraikuntzan daramazkigun gogoetetan, ez dugula aski aipatzen gai hori eta egia erran, lurraldetasunak galdera ainitz sortzen ditu eta erantzun gutti ekartzen. (...)

Bestak ospa ala bestetatik ospa?

Hori bai! Euskal Herrian ahalmen izugarria dugu gauzen ospatzeko! Gertakariak ospatzen ditugula uste dugu, bainan azken finean, ez dugu gure egoera baizik ospatzen. Zaudete… ez da arras egia… Lorpenak ospatzen ditugu eta lorpenak ez badira, aldarrikapenak… batzuetan biak… Bainan, zernahi gisaz, bien gibelean, egoera kaxkar bat gordetzen da.
Beraz bai Bestari esker lortzen dugu herriaren mugiarazten, jendeari kontzientzia arrarazten, erakusten… Besta bai! Borroka ere bai! Bainan lemaren lehen esaldian, hots bestan baizik ez badugu oihukatzen ahal hori, lemak ez du balio. Bestak dira estakuruak eta egunero eman urratsak arrazoinak eta helburuak. (...)

Urteak erdi ustel

Ez dauzkizuet agiantzak opatuko! Mila erabaki berrirekin hasten dugu urtea eta hori zendako? 2018-tik 2019-rat pasa baikira. Ze argumentu ona! Bai, helburuak emaiten dazkogu gure buruari, bainan pentsatu gabe «eginen dut!», baizik eta «agian eginen dut». Agian-aren teoria agorgabean gabiltza: hori al da agiantza?
2018ko urtarrilaren 1ean ere agiantzak opa ginituen eta hala nola iragan zen urtea. (...)

Konexioaz bi hitz! ;)

Urte bat isilik egon ondoan, Klixkari berriz konektatzerat noa eta luma (edo sagua) berriz hartzekotan, «konexioa» aipatuko dut hemen.
Harrigarria iduritzen zaut sare sozialek, baita hauen bizirautea ahalbidetzen duten tresnek ere, zoin heinetaraino aldatu gaituzten. Badakit debatea ez dela berria, bainan, mugikor zahar batekin ibili izanak, burua altxarazi daut. Zendako diot hori? Deus egiteko ez nuen momentuetan, izaiteko manera alda arazi dautalako. (...)

Gaztelu bat Nafarroan

Elkarte batek bereganatu nahi duen gaztelua. Nor izanen dira erregin-errege? Milionario pribatu bat baldin bada errege, proiektua erregai! Bainan elkartea baldin bada erregin, gazteluaren funtzioa berregin!
Eraikin sinbolikoa izanen da, bi Nafarroak eta zortzi probintziak (diaspora barne) lotuko dituena eta muga bere maneran zizelkatuko duena. Etxe sinbolikoa. Guggenheim-en gisara… bainan izen ezberdin batekin: GuGeukEin jauregia! Interes kultural, sozial eta ekonomikoek gurutzetoki ezin hobea irudikatuko dute. (...)

Egun naparra

Fase berri honetan, ez dezagun ahantz orriz orri historia berri bat dagoela idazteko. Ez dadila istorio bat izan! Amalurretik atera daiteke amaluma? Eskriba dezagun tipi-tapa tipi-tapa lerroka… tipi-tapa tipi-tapa orrika! Izan gira artisau! Herri eriaren ostekoa izan da erien bostekoa … Harien jostekoa gelditzen zaukularik eukal herrien lotzeko. Izan giten artisau! Sor dezagun sarea, sare trinkoena, oihal bat izan arte. Etsaiak guraiziakin bereizi arren bakoitza bere aldetik, ezaguna da jantzi girela zazpiak oihal batetik. Hori al da Nafarroaren ehuna?
Apirilaren 30ean Baigorrin, naparmen izan ditezela apar naparra eta napemea! Uhainik gabe, bage, barik edo bagerik… ez baitut uste bitxarik badenik! Ordoki eta gailurretako euskaldunak hurbil ditezela, bainan itsas bazterrekoak ere, kosta ala kosta! Nafarroa Beherean egonen da zutik mendian gora haritza! Nafarroaren egurra! Kartsuki, alaiki, herria eraiki! (...)