Zergatik azaroaren 30ean Maulen?

Klixka-Batera-LebranxuHorra ohar batzuk, tarteka, Baterak heldu den azaroaren 30ean deitu manifari buruz entzuten direnak:

  • “Ze oraino manifa bat? Bhoo… Beti karrikan gira eta ez da deus aitzinatzen!”
  • “Bo urrun da Maule!”
  • “Ze beste hautetsi frantses horiekin manifestazio batean… jah…!”
  • “Ni abertzalea naiz eta lehentasuna independentziari emaiten dut!”

Noski ohar guziak kontutan hartzekoak direla.

Zergatik Maulen izan behar den?

Iparraldea instituzionalki ezagutua izaiteko

Abertzale bezala, Euskal Herriko Lurralde Kolektibitate bat, lehen pausu bat baita Euskal Herriaren ezagupenerako. Iparraldea ez baita instituzionalki ezagutua!

Harri kixkor bat baita Akitaniako Eskualdeari begira, departamenduko populazioren ez arras erdia Euskal Herrian bizi bada ere, ez dugu aski indarrik Kontseilu Nagusian. Euskadiko Autonomia Erkidegoak, edota Gipuzkoako Diputazioak, adibidetzat hartuz, ez dute Iparraldean instituzional mailan solaskiderik ez baita egitura ofizialik! Beraz, lehen urrats bezala, ezin-bestekoa da instituzio baten sortzea, eta horretarako abertzaleek indar guziak eman behar ditugu.

Hauteskunde barrutiek Iparraldea errespeta dezaten

2015ean, departamenduko hautetsiak bozkatuko direla eta, entzuten dugularik kantonamenduen karta berriz moldatua izanen dela, euskal eta biarnes lurralde batzuk nahasiz, abertzaleen botoa ahularaziz, Lurralde Elkargo bat baginu ze litzateke Iparraldearen kudeaketa politikoa? Nork luke gehienik irabaziko? Abertzaleek, ikusiz azken legebiltzarreko hauteskundeetan, EHBai, hirugarren indar agertzen dela. Beraz abertzaleek indar guziak eman behar ditugu Mauleko karrikak beteak izan daitezen !

Klixka - Maulen
Batera plataformak Maulen azaroaren 30ean Lurralde Elkargoaren eta euskararen alde antolatu duen manifestaziorako deialdia egin du Xiberoako hiriburuan egin duen prentsaurrekoan lurraldeko eragile politiko, kultural eta sozialak elkartuz martxan parte hartzera deitzeko. Seaskak eta Euskal Konfederazioak ere manifestaziora joateko deia zabaldu dute azken egunotan.

Azkenik, aspaldiko urte hauetan instituzioaren galdea mahai gainean dago, emeki-emeki, frantses alderdi batzuetako arduradun edota hautetsiek bat egin dute, bai eta sindikatu batzuk ere alde agertuz. Bidea luzea baldin bada ere, lortua izan da ez-ustezko aliatu batzuk abertzaleen aldarrikapenarekin bat egitea. Beraz, ez-ohiko batzuk Maulen izanen dira eta abertzaleak etxean, ezin pentsatua!

Pariseko mespretxuari hordago!

Ez duda, denak azaroaren 30ean Maulen izan beharko dugu! Pariseko agintariek erakusten diguten mespretxuari, hordago egiteko!!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).