Zer irakurketa egin azken asteetan bereziki Frantses estatuan gertatu laborari mugimenduaz?

Jende ainitz harritu da azken asteetan Frantziako estatuan abiatu den laborarien matxinadaz. Gobernua, laborari sindikatuak, prentsa guzia aritu dira protesta horien analisatzen, iritziak ematen… Jendartearen sustengu haundia ere ukan dute laborariek; lanbide horren garrantzia azpimarratua izan da… iduri zuen berriz COVID denboran ginela, beharrezkoa diren ofizioak goraipatzen…

Iker Elosegi, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea

(Jatorrizko artikulua mrafundazioa.eus gunean.)

Jende ainitz harritu da Frantziako barne ministroaren egin molde eta erranetaz : “Ez dut CRSrik lanean ari den jendearen kontra igorriko. Lanean ari diren jendeak ez daitezke gaizkileak bezala konsideratu”. Mugimendu sozialen aurkako errepresio maila biziki bortitza baliatzen duen gobernu honek autopista eta bide nagusiak blokatzen utzi ditu. Ez du kasik deus erran Narbonneko MSA (laborantza gizarte segurantza) errea izan delarik edo Carcasonneko DREALaren (ingurumen ministeritzaren adarra) egoitza bat zapartatua. Ez du gauza handirik erran ezker eskuin hirietan bota izan diren simaur, purin, errota, plastika eta beste hondakinez…

Batzuentzat egurra eta besteentzat inpunitatea?

Prentsarentzat, horiek dira ekintza horien arrazoin nagusiak:

  • Laborariak kexu dira sobera norma ezartzen zaizkielako eta ondorioz ez daitezkeelako munduko (eta batzuetan Europar Batasuneko) beste laborariekin baldintza beretan lehiatzen ahal.
  • Kexu dira lehengaien prezioak altuegiak eta sal prezioak apalegiak dituztelako.
  • Kexu dira Mercosur bezalako itunaren ondorioz zailtasunak sortuko zaizkielako.
  • Kexu dira ere lan administratibo sobera egin behar dutelako, kontrolak etengabe jasaten dituztelako…
  • Kexu dira ez bai zaie beren ofizioa “lasai” egiten uzten (batzuen iritziz ez bai zaie nahi lituzketen transgeniko, pestizida eta abar erabiltzen uzten…).

Arrazoin guzti horiek badute lotura bat lehiakortasunarekin. Oso barneratua dago “Frantziako laborantzaren” funtzioa munduaren elikatzea dela. Frantses estatua eta FNSEA [Fédération nationale des syndicats d’exploitants agricoles] betidanik mundu mailako komertzioan frantses produktuak saltzeaz biziki harro izan dira… Pentsamendu hori da erabat azken 70 urteetan FNSEA sindikatuak akitu gabe errepikatzen duena, eta buruetan sartua dena. Elikadura mundu mailako merkatuetan saltzea oinarrizkotzat jotzen da FNSEAn, Frantses gobernuan eta oro har Europar Batasunean. Merkatuak eta lehiakortasunak arazo guziak konponduko dituen sinestea oso errotua dago jendartean, bereziki arduradun ekonomiko eta politikoen baitan.

Mugimendu honek agerian uzten duen arazo nagusia laborarien irabazi maila apala da.

Orokorrean, laborarien hilabetesariak oso apalak dira, bereziki lan oren kopuruarekin alderatzen badira. Behi edo ardi hazkuntzan ari direnek maiz astean 60-70 orenez lan egiten dute, SMICa [salaire minimum de croissance; Hegoaldeko Lanbidearteko Soldata Minimoaren baliokidea] (hilabetean 1 400 € inguru, astean 35 oren) bainan apalagoa den irabazi baten truk…

Bainan errealitateak oso desberdinak dira. Balio luke Arnaud Rousseau, FNSEAko lehendakariaren 700 hektarako zerealista etxaldeak zer hilabete sari utzi dion ikertzea…

FNSEA da Frantses estatuan indar gehien duen laborari sindikata. Hitz laburretan definitzeko, oso korporatista (bere ustez laborantza gaietan erabakitzeko laborariak bakarrik dira zilegi) den sindikatu honek laborantza eredu guziak elkarren ondoan bizitzen ahal direla dio. FNSEArendako laboraria enpresari bat da. Bere funtzioa lehengai estandarizatu bat lehiakorki ekoiztea da, ondotik industriak eraldatu eta merkatuetan salduko duena, izan dadin Europan edo munduan zehar. Lehiakortasunean irabazteko teknologia berri guziak (pestizidak, transgenikoak, automatizazioa, robotika eta beste) baliatu eta garatu behar dira. Logika honen ondorioak ezagunak dira: etxalde gutiago, ekoizpenaren intentsifikazioaren eraginez ura, lurra eta janariaren pozoinatzea, paisai eta bioaniztasunaren suntsitzea… Hau dena Europar batasuneko PACaren diru laguntzekin egiten da. Diru publiko horien partekatze sistemak (etxalde haundiagoa = diru laguntza gehiago) oso eragin haundi eta kaltegarriak ditu, hain zuzen ere etxalde ttipi eta ertainen desagertzea. Ez da egia eredu guziak elkarren ondoan bizi daitezkela : laborantza intentsibo edo industrialak ekoizteko faktoreak bereganatuz (lurra, diru publikoa eta merkatuak) laborantza herrikoi eta iraunkorra desegiten du.

Arnaud Rousseau, FNSEAren buru izateaz gain, AVRIL olio eta proteina ekoizten duen multinazionalaren lehendakaria da. 2022an enpresa honen diru sartzeak Frantzia estatuan PACaren diru laguntza guzia (9 000 millio euro) bainan gehiagokoak izan dira… Zer ulertu behar da laborari sindikatu batek halako pertsona bat lehendakari izendatzen duenean?

Sindikatu honek azken 6-7 hamarkada luzeetan Frantses estatuko laborantzaren “kudeaketa” bere gain hartu du gobernuarekin (lehen ministro, laborantza ministro, prefetak eta abar), beti ere agro-industriaren lobbyaren laguntzarekin. Gobernua noren esku den ez da arazo bat FNSEArentzat; beti gai izan da bere ikusmoldea inposatzeko. Ariketa erraza, ikusiz elikadurari buruz instituzio publikoetan ere ekonomia liberalak inposatu duen ikusmoldea… Eta ez da harritzekoa bide trabatze mugimenduaren gelditzea FNSEA eta Frantses gobernuak zuzenean negoziatu izana

Gaur laborariek bizi duten egoera hamarkada luze horietan eraman laborantza politikaren ondorio zuzena da: FNSEAk ditu orientabideak ematen eta gobernuak aplikatzen. Hola ulertu behar da gobernuak pestiziden erabilpena ttipitzeko politika bertan behera uztea. Pestiziden gaietan FNSEAk beste aliatu bat badu: Coordination rurale sindikata (1992an FNSEAtik atera talde batek sortua, PACaren erreforma negoziatzeko manerarekin kexu), maiz eskuin muturrarekin lotua agertzen dena.

Confédération paysanne (ELB Ipar Euskal Herrian) mugimenduan sartzearekin agertzen da laborarien irabazi eskasia arazo orokortu bat dela. ELBren lehen ekintzak (Baionako portuaren blokatzea) argiki adierazten zuen arazo nagusia ez dela araudi edo norma afera bat, baizik eta elikadura mundu mailako beste edozoin merkantzia bat bezala kontsideratua izatea…

Azken finean, krisi hau laborantza eta elikadura sistema oso baten porrotaren adierazlea da. Bere laborariak duinki biziarazteko gai ez den sistema batek ez du irauten ahal, bereziki ez duelako belaunaldi berriak bereganatzeko gaitasunik.

Zer nahi dugu?

Laboraririk gabeko elikadura ekoizpen eta banaketa automatizatu, digitalizatu sistema industrial bat? Elikadura industrializatu eta aseptiko bat, ingurumeneko baliabideak suntsitzen segituko duena? Iduriz batzuek hautu hau egiten dute.
Lurraldeari lotua den laborantza eredu bat, etxalde ainitzekin, baserri eremu biziekin, kalitatezko janaria ekoitziz baliabide urriak, paisaia eta bioaniztasuna zaintzen dituena? Pentsatzen ahal da laborari eta jende gehienek honi buruz joan nahi dutela.

Erraiten da krisi denborak direla gauzak mahain gainean ezartzeko momentuak. Bada garaia elikadura eta laborantza sistema osoa berrikusteko, paradigmaz kanbiatzeko. Bada garaia indar politikoek, jendarteak, aktore ekonomikoek pragmatismoz laborantza herrikoi eta iraunkorraren bidea jorratzeko!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).