Yes you cat!

PrintFriendly and PDF

-

Gauzak alde guzietarat doaz!

Autonomia bat zeharkatua izan da eskuz esku Katelunian, kataklismo bat sortuz Europa osoan.

Lituania eta Letonia bertako autodeterminazio baten alde agertu badira, Europako Batasunak hitzen deusezteko galdegin die. Europa ez da kateetan batua, zeruan baizik, izarrekin, horrendako ez du hain erreala emaiten berdin!

Haientzat katastrofikoa laike izar batetik komete bat puxkatzen balitz! Diotenez, ez lukete Batasunean onartuko, bainan, zaila iduri bere izarra baino argiago den komete bat sistematik kanpo uztea!

Han izan zen beraz kate horia…kate gorria…kategoria!

Bainan, subiranotasun baten nahiak ezberdinak dira, batzutan ekonomiaren kausa katamalo gisan erabilia delarik nazionalismoaren gainetik!

Batzuek nahi dute gorde, besteek aldiz ihauteri hori gelditu! Autodeterminazio bat ez da besteen determinazio baten akordioarekin lotzen!…edo lortzen! Auto-determinazioak erakusten du herriak berak ereman behar duela bidea, alta, eremailea Mas-da, eta ez dakit garraio-tresna onena den, motorra berpiztu badu ere. Bozkara deitzeko ahalmenen eta posibilitateetan, 2016ko katalogora jo du, artean, jantzi eta katamaloen aldatzeko denbora izanen delarik: erdaldunkeri hau onartzen badidazue Le Redoute deituko nuke!

Dena urazpiratzen ari ote da?

Salbatzen ari diren itsasuntzi bakarra Costa Concordia da, bainan, ez gehiago nehor bizi bertan.

Euskal Herriko Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, EAJ eta PSE-EE bildu dira, berdin, arazo ekonomikoak lantzeko. Ez al da eraso bat, beste alderdiak haiekin biltzerat deitzea, jakinez ez dutela eginen?

Ez da subiranotasunik aipatzen, nazionalismoari lekurik utzi gabe ere. Lasai, ongi ikasia dute, Kataluniaren kasuan Lituaniak bere salmoa zuzendu duen bezala, beste guzien katexima berria errezitatzeko: Agur Mariano, Gracias presidentea, hor gira  zurekin!

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video