Utopia

Hazparne, Arberoa, Bardoze, Lekorne eta Hiriburuko ikastoletako 100 bat ikasle danborrada tipian Beskoitzeko ikastolaren sustengatzeko 2023ko azaroaren 15ean.


Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

“Euskara da gure territorio libre bakarra” zioen Joseba Sarrionandiak 1992an argitaratu kartzelako olerki liburuan. Esaldi hori gogora etorri zait Beskoitzeko herriko etxearekin berriki Ikastola berritzeko (edo hobeki erranik eraikitzeko) sortu den tirabirarekin. Sarrionandiak esaldi hori testuinguru berezian idatzi zuen, Beskoitzen gertatzen ari denarekin deus ikustekorik ez zuena. Baina, euskaraz trukatzeko edo sinpleki mintzatzeko territorio libre edo aske bat lortzea euskaldun ororen amets batean edo utopian kokatzen den zerbait da, bereziki Ipar Euskal Herriari dagokionez.

Territorio libre bat non gaztelaniaz zein frantsesez bezalaxe euskaraz zailtasunik eta oztoporik gabe hitz egiteko edo bizitzeko aukera legokeen. Lurralde bat non gure haurrek, guhaurk zein euskaldun orok euskaraz ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko hiztun eta herritar gisa dugun eskubidea ez genukeen etengabe urraturik ikusi behar.

Joan den larunbateko manifestaldian, Beskoitzeko ikastolaren aitzinetik pasatzean utopia hori guztiz hankaz gora jartzen zitzaigun. Euskararen normalizaziora heltzeko oraindik bada asko egiteko gure herri honetan Ipar zein Hego euskal Herrian, eta hori euskaldun orok badaki. Baina, amets horrek oztopo asko gainditu behar dituela baldin badakigu, gure egoerak hozka bat gora eginen duela esperantzarekin bizi gira, edo bizi nahi dugu.

Beskoitzeko ikastolan egunero hizkuntza lantzen eta ikasten duten 51 ikasle horien egoerak orain dela berrogeita hamar urte gutariko zenbaitzuek bizi izan genuena gogora ekarri dit hain zuzen ere. Ikastolak irekitzen hasi berri zirela, haurrek, algeco edo eraikin zahar batzuetan sarturik, hola edo hala euskararen irakaskuntzari eutsi zioten gure hizkuntzari “arnasgune” berria edo “territorio libre berri” bat eman nahian.

Ikasleek baino hobeki erran beharko genuke gurasoek. Ez baitziren segurki garai hartan ikasleak eskola haietan egiten zutenaz ohartzen. Izan ere, gure gurasoek, hautu hori eginez, euskarari bidea urratu zioten zabalgune berri bat izateko gure Ipar Euskal Herri honetan. Eta irakaskuntzaren aldetik, ikastolek ireki zuten ate horrek eskola elebidun publikoetan eta pribatuetan sail elebiduna eta berrikitan murgiltze eredua zabaltzea eragin zuen, euskarari hedapen berri bat emanez, helburua baita, erran bezala, euskararentzat arnasgune, territorio libre edo normalizazio bat lortzea. D eredua edo murgiltze eredua da gaur egun gure hizkuntzaren gutieneko transmisio bat segurta dezakeen eredu bakarra. Murgiltze eredua eskola publiko zein pribatuetan guziz normalizatua ez den heinean (hori izan behar baita helburua), ikastolek rol handi bat izaten jarraitzen dute hizkuntzarentzat ezinbesteko arnasgune horren sorreran.

Baina gaur egun orain dela berrogeita hamar urteko irudi berbera ikustea tamalgarria zein mingarria zaigu.

Beskoitzeko herriko etxetik zabaldu den agirian irakurtzen da “nous sommes respectueux de notre patrimoine, de la culture basque et de l’euskara“, beste hainbat agintarik dioten bezala. Haien erranak ez ditut hemen zalantzan jartzen, baina, zinezko errespetu hori euskarak ezinbestekoak dituen baliabideen bidez pasatzen da, eta horietariko bat da hizkuntzaren irakaskuntzaren aldeko erabaki politiko indartsuak hartzea. Eta erabaki politiko hori ez hartzeko, onartezina da mendekuaren itxura duen “hitza hitz” soil baten aitzakia jartzea. Zoritxarrez Beskoitzen gertatzen dena gaur egun euskarak bizi duen adibide bat baizik ez da: nahiz eta gure hizkuntzaren alde urrats asko eman diren, oraindik urrun gira gure ametsetako territorio librea lortzetik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).