Herritar talde batek deiturik Uztaritzen, Gernika Batzordeak eta Independentistak sareak deiturik Gernikan eta euskal diasporak antolaturik munduko hamaika bazterretan ospatuko dira Aberri Eguneko manifestaldi eta ekitaldiak. Lau haizetara Euskal Herriak munduko herri guzien artean bere naziotasuna aitortua eta bere tokia izan behar duela, berriz ere aldarrikatzea lortuko da igande honetan, Apirilaren 16an. Independentistak Sareak bat egiten du Iparraldeko herritar talde batek Uztaritzen, apirilaren 16an deitu duen Aberri Eguneko ekitaldiarekin. Uztaritzen ere “Euskal herritarrok inolako kanpo imposaketarik eta injerentziarik gabe, geure etorkizuna askatasunean, demokrazian, justizia sozialean eta berdintasunean oinarrituta eraiki nahi dugu, eta horretarako burujabetza osoa behar dugu” mezua aldarrikatzeko. Urratsez Urrats lemapean iraganen den Uztaritzeko Aberri Egunaren programa aberatsa behar den bezala gauzatzeko, laguntzaile bilakatzeko lotura jarraian aurkitzen da.
2017ko Aberri Eguna Gernikan eta Uztaritzen bereziki ospatuko da aurten, gertakari bakar bat bi tokitan. Aspaldiko partez, Ipar euskal Herrian ospatuko da Aberri Eguna, Uztaritzen apirilaren 16an.
Uztaritzeko egitaraua
2017ko apirilaren 16an iraganen da Aberri Eguna. Uztaritzen, goizeko 10:00tik goiti elkarteen herrixka izanen da. 11:00 Manifa eta ondotik ekitaldi labur bat. Egunak segituko du sagardotegi bazkari batekin eta kontzertuak bukatzeko.
Egunean zehar, animazioak eta haurren xokoa segurtatuak dira.
Bazkariko txartelak salgai dira, leku kopurua mugatua izanen da beraz gaurdanik zure bazkariko txartela erosten ahal duzu sarean zuzenean www.aberrieguna.eus webgunetik.
Laguntzaile bilakatzeko, klika hemen edo behereko irudian:
Aberri Eguna, abertzale guzien eguna izan behar da. Horregatik, denen laguntza behar da antolaketan parte hartzeko. Ez duda lan txanda batentzat izena emaitea !
Ipar Euskal Herriko Deialdia, Independistak Sarea-ren eskutik :