XVIII. mendeko euskarazko 50 lekukotasun
Xabier Lamikiz erakasle jaunari zor zaio Londreseko artxiboetan lo zeuden euskarazko eta 1757ko 50 bat gutunen atzemaitea. Hain zuzen X. Lamikiz bere tesia egiten ari zelarik, High Court of Admiralty deitutako artxiboetan interes handiko dokumentu horien agirian ezartzea jakin izan du. Alabaina, 1757an Baionatik Kanadako Louisbourgerako bidea hartu zuen Le Dauphin untziak, Martin Lermet kapitainak gidaturik. Komerzioa egin omen behar zuen untziak baina kanoiak ere bazituen, hots gerlarako eta kortsarako prest zegoen.
Baina Ingelesek Le Dauphin harrapatu zuten, abornoan ziren paperak altxatu eta artxiboetan eman. Han ditu deskubritu X. Lamikizek. 50 bat gutun daude, lapurteraz idatzirik, berri hanitz ematen digutela, historiaren aldetik nola euskararen aldetik. Erran gabe doa bakanetan baizik ez dela halako altxorrik bildu euskal alorrean.