Telesforo Monzon eta Iparraldea

Anai Artearen Prentsa Aitzinekoa 1970eko abenduan Monzon, eskerrean.

Anai Artearen Prentsa Aitzinekoa 1970eko abenduan Monzon, eskerrean.

Pako Sudupe Elortza / Irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria

Duela gutxi “Telesforo Monzon: aristokrata abertzalea” Txertoa argitaletxea, plazaratu da. Idazlea neu naiz. Hori dela eta, “Telesforo Monzon eta Iparraldea” artikulua idatzi dut, eta honekin batean doakizue.

Telesforo Monzonen aita Bizente Monzon eta ama Kontxa Ortiz de Urruelarentzat, Donibane Lohizune atseden eta maitasun habia izan zen: han ezagutu zuten elkar, han ibili ziren ezkongaietan, han ezkondu ziren, hain zuzen Senperen, han munduratu zen Francisca bigarren alaba, han bizi izan zen familia osoa -gurasoak eta sei senide: lau alaba eta bi seme, Telesforo premua zela- 1910etik 1914ra -hantxe egin zuen lehen jaunartzea Telesforo Monzonek- eta hantxe hil zen 1913ko eguberri egunez, gauerdian, pianoa jotzen ari zela Bizente Monzon, Telesfororen aita. Haur zela ezagutu zuen, horrenbestez, Telesforo Monzonek Donibane Lohizune.

Amaren eta aitaren aldeko bi aiton-amonak ere han bizitakoak zituen, aitaren aldeko Telesforo Monzon Zurbano eta Maria Lardizabal Ziburun, eta amaren aldeko Isidro Ortiz de Urruela eta Francisca Ceballos Azkainen, Hegoaldean II. Gerra karlistan (1872-1876) pulunpatuak zirela. Eta Telesforo Monzon bera, Francoren diktadurapeko Hego Euskal Herrian bizitzea debeku zuela, bi aldeko aiton-amonak baino askoz luzazkiago, zehazki 1946tik 1977ra bizi izan zen Donibane Lohizunen, Mende Berri jauregian, Maria Josefa Ganuza emazte bereizezinarekin batean.

Oso ondo ezagutu zuen Iparraldeko jendea, bereziki herrietako euskaldun jendea, anitz ibili baitzen pastoralkari Zuberoan, komedia edo teatro kari Nafarroa Beherean, Heleta edo Iholdin, esaterako, eta Donibanen Begiraleak teatro-taldearekin, antzezle, zuzendari eta antzerki-gidoi idazle.

Hogeita hamar urtez abantzu egunero berarekin gurutzatzen zen Pierre Larzabalen testigantzaren arabera, inoiz ez zuen gezurrik esaten Telesforok eta zurikeria zuen gorroto. Kristau aldetik horrela bazen, berdin abertzale bezala. Beti prest zen bere bizia aberriaren alde emateko.

J.L. Davant 1960tik aitzina usu gurutzatu zen Telesfororekin, eta hark harendako euskara eta euskal kultura goien mailan zeudela nabarmentzen du; euskara batuaren alde, euskal antzerki, olerkari eta kantugile bezala egindako lana goretsiz. Eta sintesi gisa: “Hura aristokrata, katolikoa, xuria, ideia guzietako borrokariekin eskuz-esku ari izan da, gorriak barne, helburu eta jomuga bakar horri buruz. Nehor ez bedi ene konparantzaz eskandala: ene ustez, Monzon da euskaldunen De Gaulle. Hura bezala, alderdien gainetik zegoen, izpirituz bederen”.

Eñaut Etxamendik Iparraldeko euskaldunen gutxiagotasun konplexuak eta zalantzak uxatzeko eginikako lana laudatu izan du: “Bera ulertzen genuen eta euskara batuaren alde zeraman lana sinetsigarri agertzen zitzaukun hortakotz. Ezen, gaurko jendeak nekez ulert dezake beharba 1960 irian gure etsai nagusia Herri-alor orotan DUDA zela, ezbaia (…) Monzon gau-egun ari zen guaurren baitako sineste horren berpitzarazten”.

Monzon (eskuin), Baionako Katedraleko gose grebalariei sustengua ekartzen
Monzon (eskuin), Baionako Katedraleko gose grebalariei sustengua ekartzen

D. Landarten testigantzara etorriz, Telesforok Euskadi kulturalki eraiki beharra aldarrikatzen zuen behin eta berriz: “Euskadi eraiki…Bi hitz horiek, hamar, ehun aldiz errepikatu dizkit (…) Ipar Euskal Herrian sortzera zihoan abertzaletasunaren lehen hazien eraile izan da; hala-nola, Itsasuko Aberri Egunetara etorriz, Enbata Oldea sustatuz, bertsulari eta euskaltzale guztien adiskide bilakatuz, eta bereziki, teatro sailean bere ildoa irekiz.

Telesfororen beraren testigantzara etorriz, hona nola sentitu zuen Donibane Lohizuneko lurra eta hura lantzearen ondoko emaitzak: “Ari gara ohartzeke -gure Lapurdi zoragarri honetan ere- erroak egiten. Donibane Lohitzuneko inguruetan erosiak ditut larre-lurrak. (…) Eta hasiak gara zerbait biltzen: lurraren emaitzak baitira barne-poza, haize garbi ta bakea ere (…) Joan den astean atereak ditut lehen lusagarrak. Lurrari neronek ekarrarazitako lehen emaitzak nituen. Ez dizuet aise azalduko nire bihotz-ikara. Udaberri iluntze eder eta argienetakoa. Bakar-bakarrik nengoen nire ondasunean, Larrun mendiari buruz buru. Txorien kantua nuen lagun. Emana nien gure arto, maikola [babarrun], mertxika, sagar eta madariei eguneroko azken begirada. Gelditu nintzen, gero, lusagarren aurrez aurre. Zein ederrak! (…) Gau hartan -andrea ta biok buruz buru afaltzen- ekarri zizkiguten, bero-beroak, gure lusagarrok. Behar bezala errerik, urrezkoak iduri zuten. Urrezkoak iduri zitzaizkigun, guri behintzat. Ezkondu ezkeroztik ez baikenuen afari ederragorik egin. Eta noski: nireagoa dut orain, Lapurdiko lurra ere!.

Pantxoa eta Peioren lekukotasunari leku eginez: “1975ean kantatzen hasi ginen eta grabatu genuen “Batasuna”, beharbada gehienik kantatu izan dena. Eta azkenik 1978an “Bai Euskarari” kanpainaren lema bezala egin zuen izen bereko kantua. Abesti hauetarik atera daitezkeen bi mezu nagusiak dira gure ustez: lehenik euskara gure hizkuntzari eman behar zaiola lehentasuna. Bigarrenik abertzaleen arteko baitezpadako elkartasuna, borroka moldeak edo bideak desberdinak izanik ere, etsaia bera dugulako”.

Zubigile Bergara eta Donibane Lohizune artean, Ipar eta Hego artean, atzoko eta gaurko gudarien artean, eta zazpi lurraldez osaturiko estatu euskaldunaren alde bizia eskainia.

Abertzale izan ezkero gaur gauden denok anai! Eta bai, eta bai, nik euskarari bai eta bai!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).