Sezesioen geopolitika

AsierBlasAsier BLAS – Estatu independente berri bat jaiotzeko bi baldintza behar dira: indarkeriaren monopolioa aldarrikaturiko lurraldea eta nazioarteko aitortza. Lehenengo baldintza hiru arlotan gauzatzen da, bortxa legitimoa inposatzea, zergak kobratzea eta justizia egikaritzea. Bigarren baldintzak, aldiz, herrialdez herrialde bilatzen du estatu berriaren aitortza, arrakasta neurtzeko adierazlerik egokiena nazioarteko erakundeetan ordezkaritza lortzea da, Nazio Batuen Erakundean (NBE) kide oso gisa sartzea litzateke maila gorena. Argia.eus-etik ateratako Iritzi Artikulua. 

Herrialde batzuek bi baldintzak partzialki lortzen dituzte edo bakarra erdiesten dute osotasunean, bestean aurrera pausoren bat emanez edo ez. Horrela, estatu batzuek nazioarteko aitortza dute, baita gradu inportantean eduki ere. Adibidez, Palestinako Estatuak 130 herrialderen aitorpena du eta NBEko Batzarreko kide behatzailea da. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak hamarnaka nazioarteko aitortza ditu, baina Palestina bezala, de facto ez da independentea.

De facto independenteak diren herrialdeek nazioarteko potentzia baten babesa behar dute isolamendu ekonomikoari aurre egiteko eta indarkeriaren monopolioa segurtatzeko. Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ez litzateke bideragarria izango Turkiaren babesik gabe, ez litzatekeen bezala Karabakh Garaiko Errepublika (Nagorno-Karabakh) Armenia gabe, Kosovo Mendebaldea gabe edo Transnistria, Abkhazia, Hego Osetia eta Donbass Errusia gabe. Katalunia baina, ezin da herrialde guzti horiekin parekatu, besteak beste, mendebaldeko inperioaren bihotzean dago eta aberatsa da, horregatik, ez dago prest benetako aldebakarreko sezesio bat aurrera emateko aita/ama bitxirik gabe, indarkeriaren monopoliorik gabe eta nazioarteko aitortza gabe. Kataluniak martxan jarri duena estrategia berritzaile bat da: jatorrizko estatua presionatzea era baketsu eta demokratikoan eseri dadin negoziatzera autodeterminazio eskubidearen aitortza eta haren egikaritzea.

Kataluniako aldebakarreko sezesioa
etxean eta atzerrian aurrekari arriskutsu bat bezala ikusten du
mendebaldeak.
Adibidez, nola defendatu ahal izango lukete
EBk eta NATOk Kataluniako aldebakarreko sezesioa
eta Krimeakoa kondenatu?

Geopolitika da Kataluniako ahulgunetako bat. SESB eta Jugoslavia zatitzeko proiektuak eta desioak asko ziren aspalditik, ez da azkarra izan behar praxia eta arlo diplomatikoaren arteko hizkera bereizteko. Esloveniako erreferenduma gertatu aurretik mendebaldetik arma saltzen zitzaizkien Eslovenia eta Kroaziari eta AEBetako kongresuak Jugoslaviari finantzazioa ukatu eta errepublikei soilik finantzatzeko legea onartu zuen. Bestalde, mendebaldeak ez zuen inoiz onartu Baltikoko herrialdeen okupazio sobietarra, eta esate baterako, 1983an, Europako Parlamentuak mozio bat onartu zuen okupazioa salatuz eta Baltikoko herrialdeen independentzia berrezartzearen alde.

Kataluniako aldebakarreko sezesioa etxean eta atzerrian aurrekari arriskutsu bat bezala ikusten du mendebaldeak. Adibidez, nola defendatu ahal izango lukete EBk eta NATOk Kataluniako aldebakarreko sezesioa eta Krimeakoa kondenatu? Krimean 1990eko hamarkadan bi erreferendum antolatu ziren soberania aldarrikatzeko, trukean Kievek autonomia bahitu, argindarra moztu eta presidentea kargugabetu zuen. 2014an agertokia errepikatu eta hirugarren erreferendum batean hauteskunde erroldaren %83,1ek babestu zuen sezesioa. Tartean estatu kolpe bat egon zen Kieven eta Krimeak ejertzito eta estatu indartsu baten babesa izan du, Errusiarena.

Kataluniak bide bakarra du Espainiaren gaineko presioa handitzeko. Kostu baxuko independentziaren propaganda bukatu da. Espainia negoziatzera derrigortzeko mendebaldearen irudiak sufritu behar du gatazka honekin. Horren adierazle bada Putinek eginiko adierazpenak moral bikoitza mahai gaineratuz afera honetan. Presioak gora egiten jarraituko du aldebakarreko independentzia aldarrikapena hilabeteak iraungo duen desobedientzia zibileko ariketa erraldoi batekin uztartzen bada, eta horrek kostu ekonomiko eta pertsonalak sortuko ditu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).