Euskal Herrian aspalditik lurra eta etxebizitzaren inguruko espekulazioa salatzen da, haren ondorioak jasanezinak baitira: prezioen igaitea, bigarren etxebizitzen emendatzea, herrian bizitzeko zailtasunak, laborantzak jasan kalteak…
Aiherrako Etxexuria baserria 250 000 €-tan erosi zuenak 1 579 000 €-tan salgai ezarri zuen 7 urte berantago, Puyo agentzian. 2024ko urtarrilaren 20ean, agentzia horren arduraren salatzeko, 60 kide inguruk agentzia sinbolikoki okupatu zuten 2 orenez.
Irailaren 30ean 7 kide epaituko dituzte horregatik.
Ez dituzte 7 kide epaitzen baizik eta mugimendu oso bat.
Ez dut epaiketa hori onartzen. Ni ere egun horretan okupazioan izan nintzela adierazten dut, ene burua autoinkulpatuz.
AUTOINKULPAZIO KANPAINA!
✍️✍️✍️
Baionako prokuradoreak Arberoako eta *Baionako 7 kide auziperatzea erabaki du.
Hauek Baionan epaituko dituzte irailaren 30ean.
2024ko urtarrilaren 20ean Puyo higiezin agentzia hau okupatzea leporatzen diete,
eta bai eta ere beren ADNa jendarmeei emateari uko egitea.
“Ni ere egun horretan okupazioan izan nintzela adierazten dut”
elkartasun petizioa izenpetu!
https://test.framapetitions.org/petition/user/filiber/puyo