PPk EH Bilduri ezarritako kerellaren haritik

EH BIldu
EH Bilduko hautetsiak Gasteizko hemizikloan

EH BILDU -koak eseriak dauden tokitik faxista hitza Gasteizko hemizikloan Senpere Borja PP-kideak ustez entzun zuela, kerella bat aurkeztu du PPak Ezker Abertzalearen aurka, bera eta alderdia iraindu dituelakoan. Demokrazian irain politikoak ahozkatu edo idatzi behar ez direla ados izan arren, kerella bat aurkeztu baino lehenago bi gauza egiaztatu izan beharko lirateke: lehenik faxista hitza benetako irain politiko bat denik jakitea;  bigarrenik hitz hori xurxulatu dutela frogatzea. Bigarren gauza ez da erreza; EH BILDU-koek elkarren artean faxista hitza esan izana, Legebiltzarreko buruzagiak eguneroko txostenean idatzi beharko zuen; hala ez izatekotan hitz madarikatua esan dutelako legezko frogarik ez legoke. Baita hitza zer testu ingurutan ahoskatu duten jakin behar litzateke ere : “ Hautetsi hau faxista da” edo” ez da faxista”.

Joan den mendean oso bizia izan zen eta ondorio ikarragarriak ukan zituen faxismoak ez da garai modernoetan sortu. Erromatarren denboretakoa da behintzat; horregatik Erromako Inperio Zaharrean bere ideoloji faxista eraiki zuen Mussolinik. Hitlerrek, Germania zaharreko mitologiaz gainera, Erromatar Germaniar Inperioaz baliatu zen hirugarren Reicha eraikitzeko. Francok  Espainia Katoliko eta Batu Zabalean atxeman zituen bere errejimenaren sustraiak. Iragan mendeko hiru errejimenek duten puntu amakomuna, estatu zentralizatu bat, gidari  bat, alderdi eta ideoloji  bakar bat ukaitea  izan zen. Garai haietan azpimarratu behar da faxismoa komunismoari aurre egiteko beste dotrina bat izan zela, baita joan den mendeko Hego Ameriketako diktaturetan ere. Italiako faxista andana batek faxismoa gauza ederren gurpenarekin uztartu behar zela aldarrikatzen zuten. Bainan ez zen joan den mendearen lehengo erdian iraintzat jota. Sistema faxistak bereziki Alemanian, Italian eta Espainian eragin zituen zapalkuntzak eta sarraskiak dira faxismo hitza irain bilaka arazi dituena,  eztabaidatu ezinezkoa dena, hainbeste itsuskeria eginez gero, guztiz egia baita, eta historialarien lekukotasunak baititugu gertaera hauen frogarik hoberenak.

Benetako errejimen faxisten ondoan eta beren barnean demokrazi batzuk sartu dira zoritxarrez faxismoaren hildo ilhunetan: horren adibidetzat Aljeriako gerla aipa genezake; Frantziako estatuan, garaiko agintariek Aljerian gertatzen ari zena ez baitzioten jendeari benetako gerla bat zela adiarazi nahi izan. Beste politikari askok, demokrazi batean bizi eta arduratu arren, jarrera faxistak badituzte, egiaz jabetzen direla konbenziturik; baita herria kinka larri ekonomikoan  dagoelarik, egiaren okertu edo ez aurkeztea, nahiz axuri beltzen atxematea, da haien jarrera orokorra; bide horretaz sortzen dira alderdi populistak.

Espainiako Estatuan jarrera neofaxista asko badaudela ohar gaitezke Franco hil zenetik. Hauetatik handiena Espainia nazio bakartzat eta betikotzat jotzea aldarrikatzea baita.

Nahiko da gogoratzea Alianza Popular Fraga Iribarne ministro ohi frankistak sortu zuela, eta AP-tik PP-a sortu zela. Frankismoa eta demokrazia gaztearen artean benetako hausturarik izan gabe, ezin da ekidin errejimen zaharrako aztarnak gel daitezen. Azken egun hauetan Hego aldean gertatzen ari dena ikertuaz, aro faxistatik gelditu diren elementu eta jarrera asko oraindik badirautela nabari da: Frankismoaren krimenak ez ditu sekulan gaitestsi boterean dagoen PP–ak; ETA k betirako su etena aldarrikatu ondoren, eta azken bi urte hauetan indarkeriarik ez izan arren, bake prozezuan alderdi espaniolistek aurrerapenik egin nahi ez izatea; hezkuntza elitista eta pribatu bat antolatzen duen eta hizkuntz minorizatuen berreskupenarako kaltegarria den Wert legea botatzea; Euskal abertzaletasuna kriminizatu nahi izana.

Ez da harrigarria, beraz, esker abertzaleko diputatuen artean PP kideek duten jarrera faxista batzueri buruzko eletxo batzuren entzun ahal izana.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).