Pastoralaren egiazko aldaketa

PastoralaUda honetan, duela bi urtekoan bezala, bi pastoral nagusi ukan ditugu: batetik Atharratzen (eta Otsagabian) Jean Pitrau trajeria, bestetik Baionan (gero Donostian eta Donibane-Garazin) Katalina de Erauso.Ber denboran bi berrikuntza handi: pastorala Xiberotik urrun ere sortzen, eta hori bi emakumeren eskutik.

Lehenbiziko andere pastoral idazlea Itxaro Borda agertu zen 2014an Baionan, “Gerezien denbora” piezarekin. Itxarok bi abantaila bazituen: batetik Zuberoa eta zuberera ezagutzen zituen, usaiako trajeria idazleek bezalaxe; bestetik ez da zuberotarra: beraz ez da traidoretzat ikusirik izan, zuberotar bat izanen zen bezala, eta gisa horrez zuberotar idazleei bidea ireki digu gure probintziatik kanpo ere trajerien eskentzeko.

Bigarren andere pastoral idazlea, hau ere Baionan, Maite Berrogain Ithurbide Baionako xiberotarra, Katalina de Erauso trajeriarekin aurten agertzen zaigu. Haatik duela urte parrasta bat izkiriatua zuen, ene Züberoako literatüraren antologia laburra liburuan 2008.tik aipatu nuen bezala. Xiberotar anitzek ez dakitena, lehenago ere pastoralak sortzen zirela Xiberotik kanpo, Biarno hurbilean, bereziki Barétous ibarrean, eta Baxenabarre hurbilean, bereziki Amikuzen. Bainan oraikoan jauzi handia egin digu Lapurdiko hiribururaino, eta pentsatzeko da beste toki urrun batzuetan ere sor daitekeala.

Harritu behar ote dugu ? Ez dut uste. Xiberoko pastoralak bere lekua atxikiko du ene ustez, antzerkiari junto beste zerbait ekartzen baitu: herri baten edo herri talde baten besta berezia, igande goizean hasten dena, eta zenbaitentzat bederen biharamunean burutzen, goizean ez bada arratsalde apalean.

Zuberoatik kanpo pastorala beste zerbait date: euskaldunen antzerti nagusi bat eta kito. Egia da bulta honetan udako ikuskizun eta kasik gertakizun gorena genuela Iparraldean. Haatik arrakastaren aldetik hala zena sorkuntzara hedatzen ari zaigu. Gisa horrez trajeria zinez bilaka daiteke, Jean Vilar frantses antzerkilari famatuak zioen bezala, “le théâtre national populaire des Basques”, euskaldunen antzerti herritar nazionala. Bestalde artetarik, udaz kanpo agertzen da trajeria sotilago bat, saldo txikian emana, beraz mugikorragoa, hala nola Ederlezi duela urte guti, Mixel Etchecopar ezagunaren eskutik, xiberotar batzuek antzezturik gune desberdinetan, eta iragan udaberri horretan Joxemiel Bidador, Nafarroako piperradan bataiatua, Iruñeko talde batek jokatua bere herrian, eta gero Gotainen agertua.

Sorkuntza Zuberoatik urrun hedatuz,
trajeria zinez euskaldunen antzerti
herritar nazionala
bilakatzen ari zaigu

Zuberoan pastoraleko legeak etengabe aipu dira, zein ote diren zehaztu gabe. Iduri luke bakoitzak badituela bereak, oso bereziak eta xorrotxak. Horrela ulitxak irazten ditugu, kamelua irentsiz. Adar lodiei lot gaitezen, meheei fidatuz arboletik erortzea baikenuke.

Niretzat hona lege nagusia: trajeriari epopeia dagokio, epikoa izan behar du oroz gainetik. Bigarren legea : hiru ateak eta bi koloreak, urdina eta gorria, jantzietan ere agertzekoak. Bi talde kontrajarrien izendatzeko ere balio dute : urdinak eta gorriak ; “kiristiak eta turkak” garai batekoak dira, gaur anakronikoak; “onak eta gaiztoak” moralistegiak ; beraz enetzat margoei eutsitzea da seguruena eta neutroena. Adibidez Abd el-Kader trajeria noizbait antzezten badidate, aljeriar abertzaleek oholtzara ate urdinetik jalgi behar lukete, “guk” ordea bestetik, talde bakoitza doakion koloreko jantzitan eta ez, oraiko modak nahi lukeen bezala, “reconstitution historique” zehatz eta zorrotz baten araberakoan. Hirugarren lege handia, gaur askok ahantzia: bi neurtitzeko bertseta du trajeriak, nahiz gutiz gehienek lau lerrotan idazten duten, neurtitza erditik zatituz.

Eta hortik pasatzen da pastorala, idazlearen idazkitik, urte oroz istorio berri bat kontatuz, historia handiari lotua. “Zer berrikuntza du aurtengo pastoralak ?” Heroi berri baten bizitza berezia begi eta belarrietara dakarrela antzerti zaharraren bitartez, hori du pastoralak urteroko berrikuntza nagusia.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).