Mobilizazioak eta indar harremana erakitzeak balio du

Mobilizazioa
Urriaren 10eko jende katea Baionan: milatik gora jende euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen! Borrokan segitzeko deia murgiltze eredua eskola guzietan orokortu arte! Euskarak murgiltzea behar du! #PourQueViventNosLangues #PQVNL

EUSKAL KONFEDERAZIOA

Urriaren 15eko Biltzar Nagusiaren ondotik Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek jakinarazi dute frantses gobernuak Hiriburuko Baste-Quiéta eskola publikoan murgiltze gela bat idekitzea onartzen zuela, zenbait hilabetetako blokatze egoerari bukaera emanez. Erabaki horrek atea idekitzen die beste eskola batzuen eskaereri eta horrela murgiltzeak segitzen ahalko du garatzen.

Joan den larunbatean murgiltze ereduaren alde jendekate bat osatzera deitu zutenEuskal Konfederazioa eta hiru sareetako irakasle eta guraso elkarteak pozten dira erabaki horretaz. Murgiltzearen aldarrikapena bururaino atxiki duten Iparraldeko hautetsiak txalotzen ditugu, baita, bistan dena, larunbateko mobilizazioan parte hartuzuten guraso, erakasle eta euskaltzale guziak. Garaipen horrek erakusten digu iraganean frogatu ahal izan genuen bezala mobilizazioak eta indar harremana erakitzeak balio dutela!

Hala ere, deitoratzen dugu beste behin hein horretaraino mobilizatu behar izatea frantses Estatuak gurasoen eta erakasleen borontatea onartu eta EEPren baitan eragile guziek eraman elkarlana gauza dezan. Izan ere, ez dezagula ahantz iaz luzaz borrokatu behar izan genuela murgiltze klaseak Ainhoan eta Irisarrin ideki ahalizateko eta idekitzeko erabakiaren berri sartzea baino zenbait egun lehenago bakarrik eman zuela frantses Estatuak.

Orain gelditzen da murgiltze sistema erabiltzearen sendotzea eta indartzea elebidun sailetan.

Gurasoak, irakasleak, Iparraldeko hautetsiak eta frantses Estatuko ordezkariak deitzen ditugu elkarlanean segi dezaten, urtez urte gero eta murgiltze gela gehiago idekitzeko, eredu horren eskaintza orokortu arte. Gurasoek eskola publikoan eredu horren hautatzeko eskubide osoa dutelako, euskarak murgiltzea behar duelako.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).