Mixel Berhocoirigoin

PrintFriendly and PDF

Michel Berhocoirigoin

Michel Berhocoirigoin

Notre Pays Basque a perdu un homme d’exception, un guide, un visionnaire, un constructeur.D’une société enkystée dans la tradition, claquemurée dans ses tutelles institutionnelles, Michel, dans une fusion avec Mikele, a su bâtir des contre-pouvoirs pour un meilleur vivre ensemble.

Son humilité rend plus forte la marque sur cette terre.

Jakes Abeberry
Directeur de publication d’Enbata


Les visites se font à la maison, Uharte Borda,
ce mardi de 9h00 à midi et de 14h00 à 19h00,

et les obsèques se tiendront ce mercredi à 10h30 à Gamarte.

 

Klika hemen, Enbatan Michel Berhocoirigoin-ek argitaratu dituen hainbat gogoeten ezagutzeko.

Cliquer  ici, pour découvrir les réflexions que  Michel Berhocoirigoin a partagées via Enbata.

Quelques témoignages et communiqués :

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen agiria / Communiqué d’EHLG :

Mixel Berhocoirigoin joan zaigu

Mixel Berhocoirigoinen heriotzak penetan uzten du Euskal Herriko Laborantza Ganbara.

Mixel sortzaileetarik izan zen, eta hamar urtez elkarteko lehen lehendakaria. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta berak ere pertsonalki eraso judizialak jasan zituen, frantses estatuarengandik. Bere izaite azkarra baliosa izan zitzakon ataka guzi horietarik indarturik ateratzeko.

Historiak erakusten du eta erakutsiko du borroka horiek zuzenak eta beharrezkoak zirela. Euskal Herrian eta hemendik gaindiko lurraldeetan laborantza herrikoi eta iraunkorra beharrezkoa dugu. Etxalde ainitz biziarazten, jendea, ingurumena eta lurra errespetatzen duen laborantza.
Laborantza herrikoi eta iraunkorraren iparrorratza zehazten, ulergarri egiten lagundu zuen. Eta iparrorratz hori ez dugu galduko, segur!

Teoriatik praktikarat iragaitea zen Mixelen filosofia. Errealitatea ez da beti nahi dena, bainan kolektiboki nahi den errealitatea erdiesteko gauza ainitz egin daitezke. Izaitez umila bazen ere, talde lanetan beti preziatu dugu bere analisia, gogoeta, lanegiteko moldea, bai eta ere bere finezia eta umorea. Halakoa baizen Mixel.

Hau dena ez zuen Mikele, bere espos laguna eta familiaren sustengu eta laguntzarik gabe egiten ahalko.

Ohore bat izan da hainbat urtetan berekin lanean hartzea. Milesker Mixel.Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere erroak biziki sendoak ditu eta laborantza eta elikaduraren gaietan tinko lanean segituko du.

Gure elkartasuna eta dolumin bizienak Mikele, Jenofa, Iñaki eta familia guziari.

Mixel Berhocoirigoin nous a quittés

Le décès de Mixel Berhocoirigoin nous attriste profondément.

Mixel avait activement participé à la création d’Euskal Herriko Laborantza Ganbara dont il fut le premier président pendant une dizaine d’années.
Il eut alors à faire face aux attaques judiciaires de l’État contre l’association et contre lui-même en tant que président.
La victoire lors de ces différents procès doivent beaucoup à son tempérament et à sa capacité militante d’organiser collectivement la défense de causes justes.

L’histoire montre et montrera que ces luttes étaient justes et nécessaires : c’est d’une agriculture paysanne dont le Pays Basque, mais également les autres territoires ont besoin.
Une agriculture avec des paysans et des paysannes nombreux ; une agriculture qui respecte la terre, l’environnement et les personnes.

Mixel a beaucoup aidé à définir le projet d’agriculture paysanne, à le partager avec la société civile. Et nous ne perdrons pas cette boussole, cela est certain !

La philosophie de Mixel était d’œuvrer concrètement, dans la réalité plus que dans la théorie. La réalité n’est pas toujours celle que l’on souhaite, mais collectivement, nous pouvons faire beaucoup pour la changer. Mixel était une personne humble. Toutes ces années, nous avons apprécié ses analyses, ses propositions, la force qu’il mettait au profit du collectif… toujours avec finesse et la pointe d’humour qui le caractérisait. Tout ceci n’aurait pu se faire sans le soutien et la complicité de son épouse Mikele et de toute sa famille.

Cela a été un honneur pour nous de partager avec lui ces années de luttes et de travail pour un monde plus juste et plus vivable. Euskal Herriko Laborantza Ganbara a des racines solides et continuera plus que jamais à travailler pour une agriculture paysanne en Pays Basque. Nous le devons à Mixel.

Toutes nos pensées à Mikele, Jenofa, Iñaki et à toute la famille.

ELB Sindikatuaren agiria / Communiqué du Syndicat ELB :

Mixel Berhocoirigoin-en heriotzak dolutan uzten ditu euskal laborariak

Tristezia eta pena haundia senditzen dute egun Euskal Herriko laborari ainitzek Mixel Berhocoirigoinen heriotzarekin. Militante haundia galdu dugu, 50 urtez euskal laborarien alde borrokatu dena.Euskaldun Gazteriaren kide izan zen gaztetik, ideia aintzindariak ukanez jadanik gure herria eta barnekaldearen alde. ELBren sortzaileetan izan zen 1982an, eta geroztik borrokalari sutsua izan da egin ahala gizon eta emaztez osatu kalitatezko laborantxaz bezti dadin gure lurraldea.

Hogoi urte baino gehiago egon da departamenduko laborantza ganbaran ELBko ordezkari. Euskallaborantzaren etorkizuna ez zela kondutan hartua Pauen barnetik oharturik, beste batzurekin hasi zen Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzen, hemengo laborarieri beren geroaren eskutan hartzeko tresna bat gehiago emanez. Hainbat auzi pairatu ditu ere horren gatik, beti xuritua.

Confédération Paysanne sindikateko sortzaileetan izan da ere, eta laborantxa herrikoi eta iraunkorraren printzipioen idaztean obratzaile nagusia izan da.

Behi esne ekoizlea izanez, sail hortako borroketan motore izan da, izan Frantzia mailan Confédération paysanne-ko ordezkari gisa Onilait batzordean edo departamendu mailako soka tiretan, ekoizle ttipieneri ukatzen zitzaienean besteen eskubide berdinen ukaitea.

Euskalduna eta zazpi probintzietako laborari eta bizitzaileen arteko loturen inportantziaz konziente aspalditik, ELB eta EHNE sindikataren arteko harremanak landu ditu beti. ETXALDE laborari mugimenduko kide zen ere.

Azken urteetan, euskal gatazkari aterabideak atxemaiteko xedez, bakearen aldeko ekintzak bultzatuditu eta lan hortan segitzen zuen sutsuki azken asteetan oraino.

Kolektiboki jokatzea lehentasuna ukan du beti Mixelek; gizon argi eta gaitasun haundikoa zen, eta besteen zerbitzuko eman du beti bere indarra. Egunerokoan, lagun goxoa eta irri egitea maite zuenazen.

Ainitz zor diogu Mixeli. Huts haundia uzten du dolutan den euskal laborantxa mundu huntan.

Mikele, Jenofa, Iñaki eta familia guziari zuzentzen dizkiegu gure elkartasuna eta dolumin bizienak.

Décès de Mixel Berhocoirigoin les paysans et paysannes du Pays Basque sont en deuil

Les paysans et paysannes basques s’attristent du décès de Mixel Berhocoirigoin. Nous perdons un grand militant qui a lutté pendant plus de 50 ans pour les paysan·ne·es du Pays Basque.

Dès sa jeunesse, il a œuvré et mis ses idées novatrices au profit du Pays Basque et notamment de l’intérieur des terres au sein d ́Euskaldun Gazteria. En 1982, il faisait partie du groupe de paysan·ne·s fondateur dʼELB et depuis lors il n’a eu de cesse de militer pour qu’une agriculture de qualité soit portée par un maximum de paysans et paysannes sur notre territoire.

Mixel est aussi resté plus de 20 ans représentant du syndicat ELB à la chambre d ́agriculture départementale de Pau. Conscient que l’avenir de l’agriculture basque n’était pas pris en compte à Pau, il fut, aux côtés d’autres, une des figures de la création dʼEuskal Herriko Laborantza Ganbara, avec l’objectif de pouvoir donner les outils adéquats aux paysan·ne·s basques pour dessiner leur propre avenir. Cette lutte lui a d’ailleurs valu plusieurs procès desquels il fut relaxé.

Mixel a également été un des fondateurs du syndicat Confédération Paysanne et a notamment très activement participé à l’écriture des principes de l’agriculture paysanne.

Mixel était éleveur de vaches laitières et il a été moteur des batailles menées dans cette filière, que ce soit au niveau français comme représentant de la Confédération Paysanne à Onilait ou bien lors des batailles menées au niveau départemental lorsque des droits étaient refusés aux petits producteurs.

Profondément basque et conscient de l’importance des liens entre les habitant·e·s et les paysan·ne·s des sept provinces, il a toujours pris soin de maintenir des relations entre les syndicats ELB et EHNE. Il faisait également parti du mouvement paysan Etxalde.

Ces dernières années, il a œuvré et activement participé à la résolution du conflit basque en impulsant notamment, et ce jusqu’ ́à très récemment encore, des actions en faveur de la paix.

Mixel a toujours mis un point d’honneur au collectif; c’était un homme intelligent, avec de grandes capacités et il a toujours mis sa force au service des autres. Au quotidien, c’était un compagnon, un ami agréable, qui aimait beaucoup rire.

Nous devons tous et toutes beaucoup à Mixel. Il laisse un grand vide au sein dʼune communauté paysanne basque aujourd’hui en deuil.

Nous faisons parvenir à Mikele, Jenofa, Iñaki et à toute la famille nos sincères condoléances et notre soutien chaleureux.

 BATERAko talde eragilearen agiria / L’hommage du Groupe Moteur de BATERA :

Borrokaldi askoren artean BATERA plataformako sortze eta dinamizatzean ere parte hartu du Mixelek, Ipar Euskal Herriak ezagupen instituzionala eta ahalduntzeko tresna lor ditzan. Gogoan ditugu berarekin bizi izandako momentu goxo edo zailak, gogoeta ugariak, mobilizazio mota desberdinak eta garaipenak. Xantza izan dugu Mixelekin partikatzea ibilbide hau urte guzti horietan. Xantza izan du Euskal Herriak Mixel bezalako militante et pertsona zintzo bezain argia ukaitea.

Dolumen sakonak helarazten dizkiogu bere bizi lagun eta haurrei eta adixkidetasun beroa borroka arlo ainitzetan zituen lagun ugariei.

Gogoan zaitugu Mixel

BATERAko talde eragilea

Parmi les nombreux combats menés au cours de sa vie, Mixel Berhocoirigoin a aussi joué un rôle majeur dans la naissance et l’animation de la plateforme BATERA, pour la reconnaissance du Pays Basque Nord et la création des outils nécessaires à son développement.

Nous n’oublions pas les moments chaleureux ou difficiles vécus à ses côtés, les réflexions communes, les mobilisations en tout genre et bien sûr les victoires remportées collectivement. Nous mesurons la chance
d’avoir partagé tous ces moments avec lui pendant ces longues années. De même que la chance pour tout Euskal Herria d’avoir eu une personnalité militante de cette envergure.

Nous présentons nos sincères condoléances à sa compagne et à ses enfants ainsi qu’à tou-te-s les ami-e-s de ses nombreux combats.

Groupe moteur BATERA

Bizi! mugimenduaren agiria / Communiqué de Bizi ! :

Ez adiorik Mixel!

Michel Berhocoirigoin joan zaigu larunbat honetan, maiatzaren 8an, Gamarte bere herri kuttunean. Bizik gaitzeko pena senditzen du eta bere doluminak eta elkartasuna luzatzen dizkie familia eta hurbilekoei. Ber denboran, nahi ditugu gure eskerrik beroenak adierazi Michel-ek, Euskal Herrian eta Euskal Herritik haratago ere egin eta ekarri duen guziarentzat.

Betidanik laborantza herrikoi, Euskal Herri Libre eta baketu baten alde ekinez, Michel, langile nekagaitza eta xumea, gizon baliosa, errotik bihotz onekoa eta denetaz hurbilerreza, bortxa ezan eta besteei buruz irekitasunan aitzina doan Euskal Herri baten zinezko eragilea zen.
Biziren bidaide izan da hasieratik, gure militanteak formatuz, gure ekitaldien babesle izanez, 2013ko lehen Alternatibaren kasuan bezala, gure manifestaldietan parte hartuz, gure zonbait dokumento berriz irakurriz, Enplegu Klimatikoei buruzko ikerketa edo Euskal Herria Burujabe egitasmoa bezala, eta, etengabe gure sustatuz.

Gaur alimaleko eskerra adierazten diogu. Mixel, entseatuko gira ahal bezain ongi zure eredua jarraitzen, jendarte justuago, solidarioago, jasangarriago eta bihozberago bati buruz jada markatu dituzun ildoak ahal bezain untsa irauliz.

Ez adiorik Mixel!

Michel Berhocoirigoin nous a quittés ce samedi 8 mai, dans son cher village de Gamarte. Bizi ressent une immense peine et adresse toutes ses condoléances et sa solidarité à sa famille et à ses proches. Dans le même temps, nous voulons exprimer toute notre gratitude pour tout ce que Michel aura fait et apporté au Pays Basque et bien au delà.

Œuvrant depuis toujours pour une agriculture paysanne, pour un Pays Basque libre et apaisé, Michel était un travailleur infatigable et humble, un homme de valeur, profondément humain et accessible à tous, profondément acteur d’un Pays Basque qui avance dans la non-violence et l’ouverture aux autres.

Il a accompagné Bizi depuis les débuts, en formant nos militant.es, en parrainant nos évènements comme par exemple le premier Alternatiba en 2013, en participant à nos manifestations, en relisant un certain nombre de nos documents, comme l’étude sur les emplois climatiques ou le projet Euskal Herri Burujabe et en nous encourageant en permanence.

Nous lui disons aujourd’hui un immense milesker. Mixel, nous tenterons de nous montrer dignes de toi et de ton exemple, en labourant au mieux les sillons que tu as tracés vers une société plus juste, plus solidaire, plus soutenable et plus humaine.

ELA Sindikatuaren agiria / Communiqué du Syndicat ELA :

Mixel Berhokoirigoinen heriotza kolpe gogorra izan da ELArentzat

Michel Berhokoirigoinen heriotza kolpe gogorra izan da ELArentzat, baita mugimendu abertzale guztiarentzat ere. Horregatik, Nazio Batzordeak une beltz honetan besarkadarik beroena helarazi nahi die bere senide eta gertuko lagunei.

ELAko militanteok eta zuzendaritzak uste dute pribilegioa izan dela bere adiskide izatea. Pertsona eredugarria izan da, benetako nekazari eta sindikalista eta goitik beherako lider abertzale buruargia. Bestalde, tradizio politiko oso ezberdinetako jendeak aitortu izan du bere figura, gure herrian nahiz mugetatik haratago. Harekin ikusmoldeak eta borrokak partekatu izan ditugu, esaterako Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ingurukoa, zeinaren lehendakari ere izan zen. Azken urteetan erreferentziazko militantea izan da bakearen, ETAren armagabetzearen eta euskal presoen agendan.

Azken bururaino borrokatu zen inork ez zezan gehiago herria ahotan hartu bakea ez eraikitzeko asmoz. Horregatik, 2017an ELAren Kongresu Konfederalak omendu egin zuen gainerako Bakegileekin batera. Ziur gaude bere lana, agenda hauetan zein beste batzuetan, ez dela alferrik galduko, Berhokok parte hartzen zuen borroketan oinarri militantea hedatzeari eman baitzion bizia.

Euskal Herriak Mixel Berhokoirigoinen heriotzarekin buruzagi benetan handia galdu du. Gure nazioaren eraikuntzari egin dion ekarpena beti aitortu eta gogoratuko dugu.

Mila esker, Mixel. Agur eta ohore!

Nikolas GOÑI-ren Euskal Irratietako kronikaMixelen lana jarraitu dezagun“, hemen klikatuz entzungai.

Euskal Irratietan politikagintzatik bildu lekukotasunak hemen klikatuz entzun gai.

Et un échantillon des témoignages qui sont apparus dans les réseaux sociaux  / Eta sare sozialetan agertzen hasi diren lehen lekukotasunen lagin bat:

MB-Lekukotasunak

3 Comments

  1. Karel
    Posted 08/05/2021 at 19:59 | Permalink

    Goian bego!

  2. Edurne Alegria
    Posted 10/05/2021 at 19:32 | Permalink

    Agur eta ohore, Mixel!

  3. Duvert Michel
    Posted 11/05/2021 at 12:39 | Permalink

    Peut-on dire l’immensité de notre peine ????
    Et l’incroyable espoir que cet homme éveille en tous …
    Milesker Mixel !!!

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak