Martxoaren 25ean mobiliza gaitezen

Martxoak25Gobernamendu sozialistak bere erantzunkizunak hartu behar ditu, larriki eri diren presoak askatuz, eta zigorra bukatu duten presoak askatuz.  Egoera urgente baita, martxoaren 25-an Xistor Haranburu, Jakes Esnal , Ion eta Unai Paroten 27 urte presondegia kari Bagoaz-ek antolatzen duen  manifestazioaren leloa berregokitzea erabaki du. Eri diren presoen askatasuna eta zigorra bukatu duten presoen askatasuna aldarrikatuko da. Manifestazio honek gobernamendu sozialistaren erantzukizuna karrikaratzeko erabiliko dugu. Espero da mezua entzuna izanen dela eta besteak beste Oier Gomez osasun egoera oso larrian den presoa askatua izanen dela.

Oier Gomez Mielgo Pitié-Salpêtrière-eko ospitalean aurkitzen da, bere osasun egoera oso larria delako.  2017ko urtarrilean urgentziaz ospitalizatua izan zen eta bizkarrezurrean zuen masa epidural bat kendu zioten partzialki. Masa honek presio bat egiten baitzuen, gorputzaren beheko aldeko mobilitate galtzea ekarri du. Berreskurapen neurologiko aukerak ez eragozteko, ez diote kendu masa zati bat. Masa epidurala aztertu eta gero, sarkoma motako minbizi bat  dela ondorioztatu dute.

Oierrek Ewing motako sarkoma du eta garatua da. Metastasiak atxeman dizkiote buruko ezurrean eta pelbisean. Kimioterapia eta erradioterapia tratamenduak ezarri dizkiote.

Manifa2532017BaionaArtatzen duen medikuak berak onartzen du « bere gaixotasunak bizitza arriskuan jartzen duela eta Oierri ezarritako tratamendu gogorrak (kimioterapia, radioterapia eta fisioterapia), ez dela bateragarria presondegiarekin. Hospitaletik ateratzea edota presondegira itzulera ez direla aurreikusiak epe motz edo ertain batean ».

Eritsaun hori oso larria da, eta Oierrek gainditzeko baldintza onak behar ditu: Euskal Herrian bere senideen ondoan. Baina gaur ez da egoera honetan.

Oier DPS preso bat da, erran nahi du, oso oso kontrolatua dela, bere gelako ateak beti hetsiak dira eta idekitzeko kolidorrea hustu behar dute. Bere gelan sartzen diren guziak funtzionario batekin egin behar dute. Kanpoko bisita guziak eta gero gorputz osoko miaketak egiten dituzte. Gehienik, 2 oreneneko bisita bakar bat ukaiten ahal du astean. Baldintza hauek onartezinak dira eta ez dute arta normal bat ahalbidetzen.

Egoera larria da, oso larria, inumanoa eta Bagoaz-ek errepikatzen du onartezina.

Berriz ere gobernamendu sozialistaren erantzukizuna salatu nahi du Bagoaz-ek.

Dispertsioa, baldintzapekoen ukazioa baita eri direneri, gobernamendu sozialistaren kuraia falta erakusten dute. Prozesua blokeatzea, ETA-ren desarmamenduan ez parte hartuz edota presoen askatze prozesua bokeatuz onartezina da eta argi da ezin dela hola segitu.

Gaur egun euskal preso guziek bizitzen dituzten baldintza inumanoak dira, salbusepenezko egoera batzuen aitzinean gira, egoera larriak, urgenteak eta batzuen bizia arriskuan da.

2013-an Oierrek bere lehen minbizia ukan zuenetik libre egon beharko zuen. Oier Gomez berehala askatzea exijitzen dugu gobernu sozialistari, bere ardurak hartu behar ditu, Oier baldintza onetan artatua izan dadin hemen Euskal Herrian bere senideen ondoan.

Egoera urgente baita, martxoaren 25-an Xistor Haranburu, Jakes Esnal , Ion eta Unai Paroten 27 urte presondegia kari Bagoaz-ek antolatzen duen manifestazioaren leloa berregokitzea erabaki du. Eri diren presoen askatasuna eta zigorra bukatu duten presoen askatasuna aldarrikatuko dira. Manifestazio honek gobernamendu sozialistaren erantzukizuna karrikaratzeko erabiliko du. Espero da mezua entzuna izanen dela eta Oier berehala askatua izanen dela.

manifa-678x381

Gobernamendu sozialistaren bilana: bizi osorako presondegi zigorra euskal presoentzat.

Manifestaldia martxoaren 25an arratsaldeko 5etan Baionan.

Apirilan 27 urte eginen du Jakes Esnal, Xistor Haranburu, Ion eta Unai Parot atxilotuak izan zirela. Nahiz eta aske egoiten ahalko ziren, gaur egun beti preso dira.

Azken hilabete eta urteetan, baldintzapeko guziak, salbu Lorentxa Guimon-ena ( larriki eri) ezeztatuak izan dira. Lorentxa Beyrie, Jakes Esnal, Txistor Haramburu, Ion Parot (bere 5. galdearen erabakiaren zain da) …etab askatuak izaiten ahalko ziren baina gaur egun beti preso dira.

Erabaki ezkor guzi hauek analisatu ditugu, hona ateratako ondoriak :

  • Baldintzapeko askatasun galde guziak ongi eginak, muntatuak dira, berme guziak beteak dira (lana, etxea, proiektua…). Galde hauek egiten dituzten presoek berme guziak betetzen dituzte askatuak izaiteko. Juridikoki ez da arazorik.
  • Erabakien muineak argudio politikoak atxemaiten ditugu. Euskal presoeri leporentzen zaie, militante independentistak izaitea, ETA-tik hurbil izaitea, eta ETA-ri leporatzen dute armak ez itzuliak izana. Auzitegiek eta salbuespenezko epaileek hautua egin dute automatikoki eskaera guziak ez onartzea. Estrategi pentsatua, asumitua eta planifikatua da.
  • Prozedura guzietan prokuradoreak, zuzenean lotua dena justizia mnisteritzari, aurkako postura bat atxikitzen du. Kasu guzietan, eta Lorentxa Guimonen kasuan ere, preso atxikitzearen aldekoa da, erabaki positibo bat denean automatikoki dei egiten du, nahiz eta presoa larriki eri egon, lorentxa Guimonen kasuan hola gertatu da eta bi hilabete presondegi gehiagi egin izan ditu.
  • Urgentziazko denboraldiak martxan eman denetik, frantzian bizitako antentatuen ondorioz, galde guzi horien baldintzak zorroztu egin dira, lege antiterrorista berriak bozkatu dira, eta defakto euskal presoeri aplikatuak dira. Adibidez, Ion Parotek erabakia pusatua izan da lege berri horiengatik.

Argumentu guzi horiek kondutan hartuz, argi eta garbi erraiten ahal da eskaera guziak ezetatuak direla argudio politikoengatik. Batzuek uste dute baldintzapekoak lortzearena juridikoan jokatzen dela bakarrik eta justiziak bere independentzia guzia duela erabaki hauek hartzeko. Guk ez dugu hori pentsatzen. Nork uste du gaur egun, Parisek ezagututako antentatuen ondotik, justizia antiterrorista independentea denik ? Inork! Eta horrek salbuespenezko neurri edo legeak sortzen ditu, justizia hau poderearen esku pean da, bere posizionamendu eta erabaki guziak asumitzen ditu baita gehikeriak. Gaur egun euskal presoek bizitzen dutena da, gehikeri bat.

Egoera horren erantzule bakarra Parisen den gobernamendu sozialista da, argi eta garbi. Nahi bazuen bake prozesua aitzinarazi eta presoen egoerari konponbide bat eman, egiten ahal zuen, baina ez du nahi izan eta espaniar gobernamenduari lerrokatua egon da, gaur egun europako herri atzerakoienetariko bat denean.

Unaia Parot-en egoera aipatu nahiko genuke ere gaur. Espanian kondenatua izan zen 30 presondegi zigorrera dozier horrentzat eta beste 10 urtera beste dozier batetan, orotarat 40 urte. Bere zigorra franztian bukatzeko eskaera bat egin du, ez dena onartua izan, errekurtso bat pausatu du.

Bilana hor dugu, hurbilketarik ez, askatzerik ez, preso eriak preso atxikituak. Bilan hori ikaragarria da, gobernamenduak ez du kurai politikorik izan bake prozesuan ekarpen baikor baten egiteko.

Jakes, Ion, Unai eta Xistorrek 28 garren urtea hasiko dute preso . Gaur egun frantzian preso diren presoetan hauek dituzte presondegi gehienik egin, frantzian espanian baino kondena lodiagoa bildu dute, bizi osorako zigorra, ez da ateratze datarik kondena horretan.Gobernamendua egoera horren erantzulea da eta bere bilanean ezarri beharko du, egiazko bizi osorako zigorra asumitzen duelako.

Azken aste eta hilabeteetako aktualitatea ainitza izan da, luhusuko iniziatibak dudarik gabe bake prozesuari hauspo berri bat eman dio. Zentzu horretan espero eta exijitzen dugu gobernamendu sozialistari jarrera aldaketa bat , eta presoen egoerari konponbiderako pausuak emaitea bere kargua uzti baino lehen. Larriki eri diren Ibon fernandez Iradi eta Oier Gomez askatuz, baldintzapeko askatasunak onartuz, eta presoak hurbilduz, azkenean legea aplikatzea.

Helduden martxoaren 25 an manifestaldi bat antolatzen du Bagoaz-ek Baionan arratsaldeko 5etan , Ion, Unai, Jakes eta Xistor askatu lemapean.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).