Larrun mendia bakean utzi

LarrunEzHunki
LARRUN EZ HUNKI KOLEKTIBOAK, Larrunen defentsarako herritarren elkarteak deiturik, 400 pertsona hurbildu dira igandean, azaroaren 19an, Larrun kaskorat… bertan aurre ikusia den antolaketa proiektuaren gaitzesteko.

Aste buru honetan bi manifestazio garrantzitsuak izan dira Lapurdin: larunbatean lehena Kataluniaren alde Baionan; Larrun mendian bigarrena igandean. Bigarrenari buruz idazten dut gaurko artikulua. Lau ehun pertsona Sara, Azkaine eta Bidasoako Beratik Itsasertzeko mendiaren gailurreraino igo dira: mendizaleak, ekologistak eta abertzaleak edo hiru sentimendu horiek gogoan dituztenak. ZAD berri bat bilakatuko ote da Larrun mendia? Ihardespena emanen digu gero hurbilak.

Betidanik euskaldun eta euskotarrentzako bortu sinbolikoa izan da Larrun mendia. Mende erdi bat baino iraun zuen GURE HERRIA errebistaren gaineko marrazkia izana zen; hil baino lehenago lapurtarrek ikusi nahi duten paisaia ohi da Larrun; Historian zehar sorginek elkartzen ziren lekua; Euskal Herriaren une gogorretan iheslariek eta gudariek eskapatu eta ezkutatzeko zuten gunea; kabalarentzat leku egoki eta emankorrak; Manex Abeberry zendu zen lekuan egindako harri lanak. Larrunari buruzko aipuak ugari dira euskal literaturan; hona hemen batzuk:

“Larrun mendia.
Ama Bihotz bat bezein zabala, burua gora bazaude.
Tirainek nahi lukete ito pean daukazun herria.
Bainan marrumaz ikaraturik itsasperatzen dirade.”

(Iratzeder)

“Bertsu hauk eman ditut Lapurdi maitean,
Larrun mendi gainean den otelño batean.
Berritz etorriko naiz, lagunen artean,
Jainkoak plazer badu, heldu den urtean.”

(Berjinanto)

Iragan aldeko gai baliotsuak utz ditzagun eta gaurkoari itzul gaitezen. Orain arte Larrun mendira igan eta hango bistatik gozatu ahal izateko biderik ez da eskas: trena, xendra eta Beraren aldetik datorren bidea; ibilgailuentzat egokia den azken horretan trafikoa mugatua izan arren, mendizaleek erabiltzen ahal dute beste xendra markatuak bezala. Ez da lehengo aldiz beste obra bat Larrunen magaletan eraikitzeak polemikak sortzen dituela. Duela 40 urte gutxi gorabehera, Iparraldetik beste bide bat egin nahi zuten agintariek. Erran gabe doa kabalarentzat oso txarra izanen zela eraginkortasunik gabeko proiektu hori. Dagoeneko baztertu AHT proiektuaren arabera, tunel bat egitear zegoen Larrun azpitik eta Facebook en ikusi genuenez, AHT-a Larrun kaskotik iraganen zelako marrazki bat agertzen da. Azken hori baina olga txar bat izan zela pentsatzen du gehiengo batek.

Orain egin nahi duten okerrena da, nire ustez, betonezko zutabeen gainean eraikitako gai berdinezko bidea da, zailtasunik gabe ezinduak trenaren geltokirik kaskoraino joan daitezen. Paisaian inpaktu ezezkorra ematen duenaz gainera, ingeniaritzaren aldetik teknika hori oso garestia izanik, kasu gehienetan abandonatzen da. Nire lanean bi adibide eman ditzaket: bata Albanian eta beste bat Errumaniako Transilbaniako mendietan. Albaniakoa guztiz abandonaturik izan da diseinu faraoniko hori, eta Errumanian ahal bezain murriztua; bakarrik bi puntu kritikotan baino abian ezarri dute mendiaren alderantz bidea zabaltzea arrazoi geologiko konkretu eta ikertu batzuengatik ezinezkoa zelako. Orduan zergatik halako teknika bat ezindu eta berauen laguntzen dituztenentzat egin behar? Kontratista batzuei lanik emateko, ala Larrunera jende gero eta gehiago etor arazteko? Arazo bi horiek oker dira.

Larrun gailurra orain nola dagoen ikertzen badugu, ezinduentzako aldapa berezirik badagoela ikus dezakegu, baina aski ez dela berrezagutzeko ados nago. Egin nahi duten betonezko obra itsusiaren ordez, hobe litzateke lur oihal mekanikoak ezinduentzat egitea, Gasteizko parte zaharrean egiten den bezalakoak. Haiek ongi uztartzen dira inguruarekin, paisaia itsusiago bihurtzeke. Prezioa dudarik gabe egin nahi dutena baino apalagoa. Trena mekanikoki berritzeari gauza normala eta zilegi deritzot, ibilgailu ororentzat beharrezkoa den legez. Baina ezin da onartu aparkaleku gehiago eta tren gehiago ezartzea, horrek jende gero eta gehiago ekarriko duelako Larruneko magal eta kaskoraino. Europako hiri handi askotan bezala, (Venezzia eta Barcelona esaterako) bertakoek ohartu dute turisten saldo erraldoiek ingurumenari kalte asko egiten dietela, apurka bada ere: jarrera txarrak; gaueko harrabotsak; lekuen zikintzea…Baita turistarentzat emaitza txarra ondorioztatuko lukete halako aldaketek. Hain zuzen ere, lasaitasuna, aldaketa eta leku ederren bila dabil turista baikorrak; zer lortuko luke ikusirik Larrun aldea gero eta zikinago balitz? Desilusiorik osoa dudarik gabe, baita bertakoen aurkakotasuna ere. Badira Euskal Herrian eta Europan euren edertasunengatik jendeen liluratu eta jin arazten dituzten bazterrak: Mont Blanc; Cervin; Picos de Europa…Larrunarena bezalako proiekturik aurre ikusten ote dituzte? Dakidanez ez. Orduan bakean utz dezaten Larrun mendia, eta ez hunki.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).