Klimarentzat ez da musik!

430AngeluB

Igandean, martxoaren 28an, frantses Diputatu Biltzarrean “Klima eta Erresilientzia” lege proiektua eztabaidatua izaiteko  egunaren bezperan, Martxa bat abiatu da Angeluko Herriko Etxetik Florence Lasserre anderearen Diputatu egoitzara.430 pertsonek Biziren eta Estatu mailako 600 erakunderen deiari erantzun dute beren diputatuei erronka ekologikoen mailako funtsezko Klima Lege bat fermuki galdatzeko

Angelun, Biziren deiari erantzunez 430 pertsonek martxan parte hartu dute  “Klimaren aldeko funtsezko legea, hitza hitz: ekintzak orain” banderolaren gibelean Klima eta Erresilientzia legearen anbizio eskasa salatzeko, azken hau larrialdi ekologikoaren mailakoa izaiteko eta Klimaren Aldeko Herritar Hitzarmeneko 150 kideek egin neurrien defendatzeko.

Martxa bururatu da “Pas de joker pour le climat, député·e·s, à vous de jouer !- Klimarentzat ez da musik, diputatuei hordago!” banderola bat Florence Lasserre anderearen diputatu egoitzako aintzinaldean ezarriz. Horren bidez, Klima eta Erresilientzia  lege proiektuaren ikerketa fasean, frantses Diputatu Biltzarrean, astelehen honetatik goiti, diputatuari ukanen dituen ardurak oroitaraziak izan zaizkio. Bana ber maneran Frantses gobernuko gehiengoak, larrialdi klimatikoari erantzuteko anbizio eskasa duen proiektu honen erredakzio fasean, bere buruari eskaini dituen jokerrak gaitzetsiak izan dira. 149 pertsona elkarretaratuak ziren banderolaren pean, sinbolikoki orroitarazteko Klimaren Aldeko Herritar Hitzarmeneko kideek landu eta gobernuak ahuldu 149  proposamenak.

Gobernuak proposatzen duen lege proiektua biziki urrun da Klimaren Aldeko Hitzarmeneko Herritarrek  beren bide orrian ezarri “justizia sozial izpirituan 2030ean %40eko berotegi efektuko gasen emisioen ttipitzetik”eta oraino urrunago europak finkatu duen -%55eko helburu berritik.  Frantses gobernuak, hainbat gaietan bere burua ukatu ondoren, eta klimaren arloan geldirik egoteaz hobendun bezala ezagutua izan ondoren, azken lege honek berriz hartu behar zituen Klimaren aldeko Herritar Hitzarmenak egin proposamenak, baztertu ditu edo serioski ahuldu ditu. Emmanuelle Tosini, Biziren bozeramailearentzat “orain diputatuek dute, gobernuak bere mamitik arras hustu duen lege proiektu horren anbizioaren goititzeko parada ukanen. Berantago, berantegi izanen da. Orain da dena jokoan!

Funtsezko klima-lege baten aldeko mobilizazio hau parada izan da ere tokiko erabaki hartzaileetarik BAB etorbidean bizikleta bide iraunkor eta seguru baten gauzatzea bezalako ekintza zehatzen galdegiteko. ”Gaur berriz oroitarazten dugu BABko hautetsiei, bai eta Ipar Euskal Herriko beste hautetsi guziei, adi egonen girela hartzen dituzten engaiamenduei buruz, eta engaiamenduen ondorioz agertzen diren gauzatzeei buruz ere! BABn hitzemana izan den bizikleta bide segurua, ez dugu ahantziko! Eta, mobilizatuko gira gauzatua izan dadin! ’’, oroitarazten du Ximun Lastirik, Bizi elkarteko bozeramaileak.

Manifestaldi honek burutzen du gure lurraldean klimaren alde ekiteko premia eta arlo hortan engaiamenduen atxikitzeko eta gauzatzeko garrantzia oroitarazi duten ekintzek markatu duten astea.

Résistance à l’Agression Publicitaire” elkarteak, mundu mailako publizitatearen kontrako egunaren karietaraplantan eman duen mobilizazioaren baitan, ostegun honetan, martxoaren 25ean, Bizi, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’Agression Publicitaire (RAP) biltzen dituen Stop pub Pays Basque Adour kolektiboko 13 militante mobilizatu dira aitzinean emaiteko gobernuak publizitatearen aldeko lobby-ekiko duen borondate ona. Azken hauek  iragarki taulak kukutu dituzte ondoko mezuak zituzten 149 afitxekin: “Macron publizitatearekin #iragazkirikgabe”, “Publizitateak zozotzen gaitu” edo igande honetako funtsezko klima lege baten aldeko martxara deituz.

Bizik desobedientzia zibileko ekintza burutu du ostiral goizean, martxoaren 26an, Mauleko auzapezari eskatzeko legea eta metamorfosi ekologikoaren alde hartu dituen engaiamenduak errespeta ditzan. Bizik, Louis Labadot auzapezak bide osoa autoei emaiteko, kentzeko xedea duen bi noranzko bizikletendako ibilbidearen bide markak berriz ezarri ditu.

Bizi elkarteak klima arloko tokiko engaiamenduen errespetuaren alde bai eta Presidentearen engaiamenduen gauzatzearen alde mobilizatzen segitzeko deia luzatzen du.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).