Justiziaren mailupean

Justizia

Patxi Saez Beloki, soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea

Espainiako inperialismo linguistikoak, demokrazia izeneko azken 40 urteotan, botere judizialaren bidez, euskara auzibidean jarri du etengabe, eta erreinuaren errainuan dauden epaitegietako zurezko mailuak astinduz gure hizkuntzaren aurrerabideari mailukada bat baino gehiago eman dizkio. Azken 40 urteotan epaitegietatik, maiz, hegoak ebaki egin dizkiote txori izan nahi zuen euskarari.

Euskara jagoteko eta sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan (eta, zer esanik ez, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan) egun ezarrita dugun legediaren paradigma aldaketa behar dugu, azken 40 urteotan bezala justiziaren mailuak behin eta berriro jo ez gaitzan.

Euskal Herrian euskararen erabilera arautzeko onartu zen lehenengo legeak (10/1982, Legeak, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoak) 40 urte bete berri ditu joan deneko azaroaren 24an. Eta, gogora dezagun —ez dezagun ahaztu— oraindik ere, XXI. mendean, euskarak ez duela legezko ofizialtasunik Euskal Herri osoan (ez du erabateko ofizialtasunik Nafarroako lurraldearen zatirik handienean —nafarren % 90 bizi da bertan, 600.000 nafar— eta Ipar Euskal Herri osoan ere, ez dauka, eta ez du inoiz izan, inolako lege aitortzarik). Beraz, XXI. mende hasierako Euskal Herrian urruti gaude oraindik gure lurraldearen luze zabalean gure hizkuntzaren bete-beteko erabilera normalizatua ekarriko duen legedi bat izatetik.
Egun Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dugun Euskararen legeak herritarren hizkuntza askatasuna eta hizkuntza eskubideak ditu ardatz eta oinarri. Baina epaileen jardunak azken 40 urteotan hartu duen norabidearekin herritarren hizkuntza askatasunean eta hizkuntza eskubideetan oinarritutako sistema hori bi ahoko ezpata bihurtu zaigu. Izan ere, euskarak ofizialtasun osoa duen lurralde bakarrean —EAEn— azken 40 urteko aldian, epaitegietatik —hizkuntzen arteko ezinbesteko orekaren printzipio iruzurtia ezarriz— Espainiako epaileek zorrotzago eta grinatsuago zaindu dituzte gaztelaniadun herritar elebakarren hizkuntza eskubideak, egoera berean ez dauden bi hizkuntzentzat tratamendu berbera eta simetrikoa ezarriz; batzuetan, gainera, euskara ez jakitea —gaztelania derrigor jakin beharraren aldean— benetako eta egiazko elebitasunaren kalterako, pribilegio asimetriko ere bihurtuz.

Hizkuntza araubidearen parametroak berritzea ezinbestekoa dugu euskararen gizarte erabilera normalizatzeko. Euskararen erabilera naturala eta berezkoa duten arnasgune funtzionalak jagoten eta sustatzen ardaztu behar dugu lege-paradigma berria.

Lege-ardatz berria euskararen berezko espazio funtzionaletan jarri beharra dago. Kulturaren ondare immaterialak ditugu euskararen arnasgune funtzionalak eta hala izendatuak izan daitezen lortu beharra dugu bete-beteko lege babesa jaso dezaten. Horretan jarri behar dugu ahalegina. Ondare hori babesten, iraunarazten, hauspotzen eta zabaltzen asmatzea izan behar du XXI. mendeko euskalgintzaren norabide eta eginbide berria.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).