Jean Fagoaga

Jean Fagoaga

Anai-Artea

Aldi batez baino gehiagoz kondatu dizkiguzu zure haurtzaroko oroitzapenak, 1936ko hegoaldeko errefuxiatuenak, Alemanen denborakoak etab. Egun frankismoaren azken hamarkadaz oroituko gara. Orduan mendiz edo itsasoz heldu ziren iheslarien kopurua haundituz zoan, beren arteko laguntza ahal guziak gaindituz. Hola sortu zuten Anai Artea elkartea 1969-an Telesforo Monzon eta Piarres Larzabalek bertze lagun batzuekin. Elkarte hortan sartu zinen medikuen arteko sare baten muntazeko, iheslariak behar orduan artatzeko.
Gehiago dena, iheslariek lehen aterbe bat ukan zezaten, sei lagunen artean Donibaneko Marion Garai karrikan apartamendu bat zuen diruz erosi zinuten, geroxago Anai Arteari emaiteko. Zuen izenek aipamen bat merezi dute : Jean Barrenetche, Francois Etxezaharreta, Jean Fagoaga, Paul Fagoaga, Pierre Halsouet, Jean Larregain.
Guk egun zuri egin ginezakeen goresmena baino ederregoa egin zauzun jadanik duela berrogoita hamabost urte  Monzonek gutun hau helaraziz:

Telesforo politikan sartzearekin hartu zinuen Anai Arteko zuzendaritza urte batzuez eta kide egon bizi guzian.

Ehunka dira iheslariak artatuak izan direnak eta ainitzek zu zintuzten beren medikua eta behar orduan, larrialdietan bereziki, bazinakien norat joan.

« Iheslari bat etxe bat » kanpanaren ondotik paperak kendu zizkiotenean iheslariei, Anai Artea presoen hurbiltzeaz arduratu zen eta  lau kanpana antolatu 1997-an hasita. Orotan, bururaino parte hartu duzu.

« Gure mutikoak » deitzen zinituen aterbetuen eta gu ororen partez, Jean Fagoaga, milesker!

Anai Arteko kideak Jean Fagoagarekin. Ezkerretik J.M.Pagoaga, B. Garzia, D.Rouget, F.Garat, Jean Fagoaga B.Larzabal ,M.Mendiburu, A.Iturrioz.
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude