Jardun dezagun, euskarak ez dezan gehiago erasorik jasan! Inoiz baino gehiago egin behar dugu!

LegebatIkastolentat

Euskara eta  murgiltze sistema osoa arriskuan ematen duen urte gaitza izan da.

Argi agertzen da 2013ko urtea biziki latza izan dela Seaskarentzat. Frantses administrazioak, Paueko Prefetaren eta Baionako Suprefetaren bitartez, euskara zapaltzeko gaitasuna duela erakutsi digu beste aldi batez. Fermuki Hendaiako, Beskoitzeko eta Hazparneko proiektuen aurka eginez, eztabaidatzeko aukerarik eman gabe,  gobernuak euskararen ikasketaren garatzeari eta euskararen babesari oztopo egin dio. Horrez gain, ezezko horrek hurrengo urteetako hamabost bat proiektu dudan ezartzen ditu, hala nola  Arberoa, Lekorne, Azkaine… Okerrago, gaur egungo murgiltze sistema guzia zalantzan ematen du, jakinez Itsasuko, Kanboko eta Senpereko ikastolak, besteak beste, Beskoitzeri berriki ezeztatuak izan zaizkion baldintza beretan direla (herrietako lurrak alokatzen dituzte).

Aterabidea guregandik etorriko da, mobilizatuak egon gaitezen!

Egoera ilun hortan, esperantza izpiak Herriko etxeetatik etorri dira, euskara sustatzeko nahikeriari uko egin nahi ez diotela erabaki baitute, baita ere biztanleengandik, ikastolei sustengu masiboa erakutsi baitute, IkasTalo Mani’festan adibidez.

Murgiltze metodoarentzat lege berezi bat onarraraztea izanen da Seaskaren borroka…

Izan ere, heldu diren urteetan Seaskak borroka bat eraman beharko du frantses gobernuaren aurka, azken horrek lege berezi bat onar dezan eskualdeetako hizkuntzen irakaskuntzaren alde eta Herriko etxeek ikastola proiektu berriak « legalki » sustenga ditzaten. Beste gutiengoak ere mobilizatzen dira eta hain segur mugimendu horiek fruituak emanen dituzte: urtarrilaren 22an, Europako hizkuntza gutituen karta onartzen duen lege konstituzional sozialista eztabaidatua izango da Legebiltzarrean. Haatik, azken horren berrespena luzea eta oztopoz betea izango da.

…eta guk, euskararen babesleek, gure borroka eramanen dugu, elgarrekin, beti egin dugun bezala.

Bitartean, frantses gobernatzaileek ez dute euskara lagunduko. Euskararen defendatzaile gisa, eginkizun hori gurea da. Ikastolak laguntzea helburutzat duen proiektu batean denak elgarrekin mobilizatzen bagira, Seaskaren egiazko garapena lortuko dugu. Hola izan da Ipar Euskal Herriko proiektu kolektibo haundi guzi hauentzat: Seaska, Herrikoa, GFA Lurra, EHLG, EHZ, Lurrama, Euskal Moneta, eta Lurzaindia, botere publikoen laguntzarik gabe sortuak izan direnak. Gizabanako gisa, ez gira buruz buru emanak Herriko etxeek ezagutzen dituzten legezko oztopoekin, eta hori da gure indarra.

Seaskaren Lagunak, Seaska laguntzeko elgarrekin asmatu behar dugun proiektu kolektiboa

Seaskaren Lagunak elkarteak, ikastolendako beste finantzamendu iturri batzuk aurkitzeko bidea idekiko digu. Hala nola dohaintza sistema masiboa, crowdfunding -a eta elgarrekin asmatuko ditugun beste guziak. Tresna horren biziarazteko gure mobilizazioa baizik ez da eskas.

Zu ere Euskararen geroak kezkatzen bazaitu, eta Sustrai COLINAk kantatu zuenarekin ados bazira: « Ikastola bat nahi dut Hendaian, Beskoitzen, Maulen, Garazin », zatoz Seaskaren Lagunak elkartearen biltzar sortzailean parte hartzera!

Seaskaren Lagunak elkartearen biltzar sortzailea

Urtarrilaren 18an, 10etan

Seaskaren egoitza, Route de la Pouponnière

64250 Kanbo

 

Seaskaren Lagunak

Andoni Alberdi (Hendaiako Ikastolako ikasle ohia), Patxi Bergara (Azkaingo Ikastolako ikasle ohia), Aize Duhalde (Miarritzeko Ikastolako ikasle ohia), Elisa Etcheverry (Miarritzeko Ikastolako ikasle ohia), Maialen Heguy-Lucu (Hazparneko Ikastolako ikasle ohia), Maia Larronde de Ajuriaguerra (Uztaritzeko Ikastolako ikasle ohia), Kepa Mouesca (Uztaritzeko Ikastolako ikasle ohia), Eki Solorzano (Azkaingo Ikastolako ikasle ohia)

 



[1] 2013ko Bertso txapelketa nagusia, Sustrai Colinaren agurretik hartua.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Jardun dezagun, euskarak ez dezan gehiago erasorik jasan! Inoiz baino gehiago egin behar dugu!

  1. Gure herria defenda dezagun
    euskeraz egin dezagun, ni ere seaskaren lagun

Comments are closed.