“Izadia eta jendeak produktu bilakatzeari, ez!”

Larrun

Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak “La Rhune 2020″ proiektua sustatzen du, Larrun mendiko instalazio turistikoak “eguneratzeko” helburuarekin. Gaur egun Larrunek urtero 360.000 bisitari ditu urteana eta, horren ondorioz Iparraldeko eta Departamentu osoko lekurik bisitatuena da.  “Larrun ez hunki!” kolektiboa joan den uztailan sortu da izadia edo natura eta jendea produktu bilakatzea arriskatzen den “La Rhune 2020” proiektu horren gaitzesteko. Kolektiboko kide den Ellande Alfaro-k Enbata.Info-ren galderei erantzun die.

Zer da Larrun 2020 proiektua ?
Gaur egun Larrungo trein ttikiak dituen berrikuntza beharretarik abiatuz, irabaziak handitzeko departamenduak pentsatua duen egitasmoa da.

Zertako xede hori plantan eman da?
Larruneko trena kudeatzen duen EPSA (Etablissement Public des Stations d’Altitude) departamenduari lotua den konpainiak beste bi eski oporlekuetan (Gourette – La Pierre st Martin) dituen diru galerak orekatzeko helburuarekin plantan eman da proiektua.

Zehazki, nor dira bultzatzaileak?
Departamendua eta EPSA enpresa…

Proiektuarentzat  35,9 milioi euroko aintzin kondua aurkezten da… ba dituzue xehetasunak?
Zenbaki hori bez-a kanpo da, beraz 43 milioi eurotik hurbilago da. Pentsatuz gisa huntako proiektuetan, maiz gainkostua gertatzen dela! Finantzaketa ez dute lotua, bainan, Europa, Estatua, eskualdea, Nafar gobernua dituzte aipatzen, beraz diru publikoa!

Nola jendarteratu dute proiektua?
Enpresa pribatuen bulegoetan egin proiektua da. Ez herritar ez hautetsi, ez natura 2000 gunean ez da aipamenik, ez konzertazirik izan. Prentsa bidez jakin dugu, denek bezala, departamenduko burua Lasserre, Azkain, Urruña eta Sarako alkateak, Epsako lehendakaria Brue eta zuzendaria Dourrieu eskuz esku zirela.

Larrun2020

Nolaz sortu da Larrun ez hunki kolektiboa?
Larrun ez hunki kolektiboa uztaila hasieran sortu da Sarako Herriko etxean egin den biltzar publiko batean.
Sara, Azkain, Bera eta Urruñako herritarrekin lehenik eta haratago ere zabalduz…
Cade, Ideki, Larrun patrimoine commun, Sepanso, Auñamendi… elkarteekin koordinatzen gara, denak Larrun ez hunkiren gibelean.

Zer egin duzue orain arte eta zer ondorio lortu duzue?
Gutun bat igorri dugu Frantses ekologia ministroari. Haren kopiak igorriak izan dira Departamenduari, Prefetari, eta Ipar Euskal Herriko hiru diputatuei, hunkituak diren 4 Herriko Etxeei eta Euskal Elkargoari ere. Denei hitzorduak galdatuak izan dira. Lasserre-ek errezebitu gaitu, lehen harremana zen, kondutan hartzen duela eta konzertazio bilkurak proposatuko dituela erran digu. Gure aldetik proiektu hori baztertzeko eta beharrezkoak diren berrikuntza sinpletan egoiteko galdea egin dugu. Bestalde, herritarren mobilizazioa, prentsaurrekoa Larrunen, komunikazio kanpaña…horietan ere ari gara.

LarrunEzHunkioZuen aburuz, zein dira Larrun 2020 proiektuak dakarzkien turismo ereduaren gehiegikeriak?
Soilik, irabazien haunditzeko helburua duen gogoetak dakarren eredua da. Irabazi gehiago egiteko jende gehiago. Eta horrek nun du muga? Gehiegikeriak: herritarrak gogoetetarik kanpo atxiki, turistak metatu, harrera kalitate txarra, izadia kaltetzea, diru publikoaren erabilera zentzugabea… Izadia eta jendea produktu bilakatzea…

Zerk dizue horrelako kezka sortzen?
Aski da ikustea EPSA enpresak dituen bi eski oporlekuetan azken urteetan zenbat diru publiko sartu duten eta hori diru galtzeetan izanik. Zergatik? Norentzat hoinbertze inbertsio? Bertze lehentasunik ez dea diru publikoaren inbertitzeko? Larrungo trein ttikiak aldiz irabaziak egiten ditu eta beraz operazio interesgarria da hau beraientzat!

Zein dira Larrun Ez Hunki-ren ondoko urratsak?
Buruhilaren 19an Sarako Lurberri gelan arratseko 7tan biltzar publiko bat eginen dugu, berrien emaiteko, oinarrien finkatzeko eta bereziki buruhiletik eta abendu arteko plangintza baten adosteko. Beraz ondoko urratsen berri biltzar hortarik aterako da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 thoughts on ““Izadia eta jendeak produktu bilakatzeari, ez!”

  1. Aupa Larrun ez hunki! Osoki ados. Jo beti aitzina!
    Izadia zaindu behar dugu (AHTrik ez! Sud-Mines -ik ez! )
    Dru publikoa herritarren beharrorduetarako erabili behar da!

  2. Larrungo trena segurago izan dadin neurriak hartzearekin ados nago, baita ezinduak hobe ibil daitezen erranpa berezi batekin ere (Gasteizko Parte Zaharrean erranpa automatikoak eraiki zituzten aspaldin eta ongi integratzen dira bertakoi hiri inguruan.) Baina tren gehiago ipini eta aparkaleku gehiago eraikitzearekin ez nago batere ados, halako ebazpen batek kotxe eta jende gero eta gehiago eramanen duelako eta bertako bazterrak azkarrago izorratuko direlako. Bideoan erakusten duten erranpa horrek paisajearentzat oso kaltegarria izanen denez gero, erran gabe doa ez nagoela batere ados. Larrun babestu behar da, bestela parke arrunt eta itsusi bat bihurtuko zaiku.

Comments are closed.