Martxoaren 12an, Bouygues-en auzia!
Ostia Sarea - BIDEOA - Heldu den martxoaren 12an OSTIA sareko lau kide epaituko dituzte Baionan, Kanboko Marieniako lurrak defendatzeko Bouygues multinazionalaren egoitzan antolatu ekintza batengatik. Auzia arratsaldeko 2etan finkatua da.
Marieniako borrokak 10 urte ditu jada eta argi utzi du OSTIA sareak lanak hasten balira, blokatuko dituela.
Martxoaren 12ko auzia ibilbide horretan beste etapa bat izanen da, eta egun horretarako, OSTIA sareak mobilizazio herrikoia aktibatzeko deia luzatzen du jarraian. (...)