28. EHZ: “Ez da populu ala kultura bat bestea baino gehiago balio duenik”
EHZ - Euskal Herria Zuzenean festibalaren 28. edizioa, lehena Arberatzen eta Amikuzen, giro goxo eta sanoan iragan da. Hiru egunez, milaka festibalari bildu dira Arberatzeko plazan eta pentzean. Herri aldaketaren desafioa goiz eta arrats txandakatu diren 600 laguntzaileei esker gainditu du EHZak. Eta argi dugu : transmititua izan zaigun tresnak gure artean ehunduz, gazteriak guregain hartuz eta gureganatuz, urtez urte ibiltzen gira harremanak josten, arnasgune dugun urteroko hitzordua da EHZ.
Jarraian, EHZren 28.edizioko balorazioa bai eta ere larunbat arratsean irakurria izan den EHZren mezuaren berriz entzuteko parada. (...)