Borroka da bidea
Oskar Bizkai Bidankoze eta Filipe Bidarte - Aieteko ekimenak sekulako esperantza piztu zuen Euskal Herrian. Bost pundutan bildua zen bideorria : 1- ETAk borroka armatua bazterrera utzi, 2- Bi gobernamenduak prozesuan sartu ETAk lehen pundua betetzen badu, 3- Elkarbizitza errextuko luketen urratsak emaitea bi aldetako biktimak ezagutuz ta lagunduz, 4- Arduradun politikoek aterabide politikoei bidea zabaltzea, 5- Batzorde bat sortzea bideorri horren obratzeko.
Bainan 10 urte hauetan urtetik urtera aldebakarreko urrats bakotxean, gero ta jende gehiago hasi da etsitzen. Zer bilakatu da nazioarteko pertsonalitate ezagunek babestu beharra zuten « bake prozesu » delako hori ? (...)