Euskal Konfederazioak VI. Inkesta soziolinguistikoaren Ipar Euskal Herriko emaitza nagusien berri izan du. Euskal Konfederazioaren ustez, datu itxaropentsuak badira. Nahiz eta ipar Euskal Herrian euskara osoki berreskuratzeko oraino anitz baden egiteko, inkestaren emaitzek etorkizunari buruz itxaropentsu izaten ahal garela erakusten dute, baldin eta eskura ditugun neurri egokiak hartzen badira.
"Hizkuntza bat erabili ala ez erabili erabakitzeko momentuan faktore anitz bada ere, argi da euskararen erabilera bultzatzeko euskaraz aritzeko gune gehiago garatu behar direla: euskara ezin da bakarrik irakaskuntza, seinaletika eta kultur arloetara mugatu, beste arloetan ere presentzia areagotu behar da, eremu publikoko administrazio eta zerbitzu publiko bezalako erakunde publikoetan besteak beste." (...)