Euskal politikaz asea… par Jean-Louis Davant

Euskal politikaz idaztea, gero eta nekezago zait. Gaurko egoera etsigarria noiz ote gainditu behar dugu? Abertzaleen artean hain zatituak egoteko, etsaiak ez ote ditugu aski azkarrak? Alderdi bakoitza bere gisa dabila, bakarra balitz bezalaxe. Bere burua Euskal Herri osotzat hartzen duela iduri luke. Soilik abertzaleei mintzo zaigu, abertzaleen zurezko hizkuntza berezian, bertze herritarrik ez balego bezala. Abertzaleen artean lehena izatea, hori da helburu nagusia, herritarren gehiengoari bizkarra emanez bada ere.
Iparraldeari aplikatzen zaizkio hegoaldeko eskema, plegu eta lemak. Hemen hegoaldekoa itsutuki kopiatzen du abertzale askok, hizkuntzako hutsak barne. Ber denboran hegoaldeko munduak orokorki, gu-tiengo batzuek salbu, bizkarra ematen digu, lurra Bidasoan bukatzen balitz bezala. Alta bada, nire ustez, mugaren bi aldeen arteko harremanak ez dira murrizten ari, aitzitik hazten ikusten ditut. Baina iritzi publikoa ez dela horiez ohartzen, halako eskizofrenia batean bizi dela dirudi, hangoa Madrilera begira, hemengoa halaber Parisera so.
Euskal politikaz asea, etsitua, bertze asko bezala ni beldur, gai orokorretara joan behar dut, eta denbora hauetan bat badago hauta, bikaina, ezin baztertua: nukle-arra, bereziki Frantziako erresuman edo estatuko eremuan.
Frantziako buruzagiek diote: «gure nuklearra ezinago segura da». Herritar batzuek ihardesten: «Japoniakoa munduko segurena omen zen». Lehenek erantzuten: «baina Europan ez da ber heineko lur ikararik gertatzen ahal». Haatik hona non euskaldun geologo jakintsu batek oroitarazten digun 1755ean holako bat egin zuela, 9 puntukoa, Portugelako Lisboa hiriburu irian. Horren berri Voltairek eman zuen 1756an bere olerki batean: «Poème sur le désastre de Lisbonne». Delako euskaldun zientifikoa, Koldo Nuñez-Betelu, mintzo zaigu apirileko «Atejoka 030» hilabetekarian, aldizkari hori «Eusko Ikaskuntza / Société d’Etudes Basques» elkarteko agerkari bat delarik. Hona jakintsu horren hitzak:
«Garai historikoetan Iberiar Penintsulakjasan duen mugimendu sismikorik indartsuena Eurasia eta Afrikako plaka nagusien arteko Azores-Gibraltar izeneko faila garrantzitsuan gertatu zen 1755eko azaroaren batean, Santu Guztien (Omiasaindu) eguneko goizeko bederatziak eta hogeian, jende asko elizetan meza entzuten ari zen unean. Hiri askotan eragin zuen kaltea baina, txikizioa (suntsiketa) benetan (egiazki) izugarria izan zen Lisboan. Itsasikarak 9,0 inguruko magnitudea hartu omen zuen eta hiru eta sei minutu artean iraun.
Berrogei minutu geroago, hogei metroko tsunamiak izugarrizko indarrez eta sinistu ezineko abiaduran iritsi ziren kostaldera, eta bertan babes (aterpe) hartutakoek ihes egiteko ezer (deus) ezin izan zuten egin. Guztira, 90.000 lagunetik gora hil zi-ren.
Lurrikara, jakina, Iberiar Penintsula osoan sentitu zen, eta kalte handiak eragin (eginarazi) zituen. Esaterako, Valladolideko katedraleko dorre bat lurrera jauzi (erori) zen, eta tsunamiek Cadizeko harresiak hautsi eta uholde ikaragarriak eragin zituzten. Iberiar Penintsulara ez ezik (ez bakarrik), eraginak (efektuak) munduko toki askotara barreiatu ziren.»
Hara zer dion Koldo Nuñez-Betelu euskaldun geologo jakintsuak. Baina Frantziako buruzagiek pentsatzen ahal dutea zerbait euskaraz izkiria daitekeenik ere? Haatik Voltairek idatziaren berri ezagutu behar lukete, nahiz berriki frantses ministro batek «Voltaire et Zadig» aipatu dituen idazle pare bat bezala, bigarrena lehenaren obra bat delarik ordea. Dena dela Japonian egin duen kataklismoa Europan ere gertatzen ahal da, Lisboakoa hemen errepika daiteke: lur ikara bat egin duen lekuan, goiz edo berant berpiztu nahi da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).