Mission Pays Basque

MissionPB
Mission Pays Basque filmaren afitxa zati bat…

Urte ondar honetan Euskal Telebistatik “Mission Pays Basque” film berria ikusteko aukera ukan dut, nahiz-ta hasiera ez nuen ikusi. Baina obra honi buruz nire aburua eman dezadan ez dit huts horrek oztoporik eman.

Ez da lehendabiziko aldiz Frantzian edo Espainian estatuen menpean dauden nazio ukatuei buruzko film baten kaleratzea: “L’affaire corse”; “Ocho Apellidos Vascos” aurrekariak ukan ditugu.

“GAL”, “Operacion Ogro”, “El lobo” eta “Lasa eta Zabala” naski, beste kategori batean kidetzen ditut, errealitateari hobeki dagozkiolakoan.

Korsikari buruzkoan bertako arazoaren karikatura bat egin zutela argi dago. “Ocho Apellidos Vascos “delakoan, euskaldunak zalaparta atseginez ezartzen duten kaletar edo baserritar bezala erakusten dizkigute eta andaluziarrak flamenkoa eta festa besterik buruan ez duten pertsona nagiak bezala agertzen zaizkigu. Frankismoaren denboretan egiten zen bezalaxe.

Euskal Herrian egiten den eraikin eta lurraldeen espekulazioa oinarrizko gaia dugu tituluko pelikulan; errealista izan arren, haren aurkezpena oso azalezkoa edo mamirik gabea dela ohartu naiz. HEC-tik atera den emazte espekulatzaile hori bide erromantiko batez haren biktima materiala izaten ahal zenaz maitemintzen da. Eta haren kuñatua izanen zen mutikoa neska saratar punk batekin ligatzen da. Kutxa beltzetik atera dirua erabiltzen diren aferak zoritxarrez ez dira maitagarri edo printzesen ipuinetan bezala amaitzen. Bukaera utopikoa izanagatik gaiaren mamia onargarria izan arren, aurkezpena oso txarra deritzot; Euskal Herri folkloriko bat – hitz hori esanahi ezezkorra hartuta naski – baizik ez diote ikuslegoari erakutsi: irrintzina apustua, gastronomia eta besta; baina okerrena da euskal kanturik gabeko besta.”La belle de Cadiz” eta “Sous le soleil de Mexico” frantsesez abestuaz; hots Euskal Herriari buruz joan den mendearen erdian egiten zena baino okerrago erakutsi dute.

Baionako supermerkatuaren jabearen iloba saratarrak Arantxa izeneko militante ohi baten asmoari segituz ETA kideei arma batzuk itzultzen zizkiotenean, erakunde armatu ohiaren ekintzaileak “erru gabeko biktimak” berrogei urtetan zehar egin zituzten pertsona odolzaletzat jo dituzte, azken mende erdi horren errealitatea ukatuaz. Basa Nafarra edo Zuberoko mendietan hartz bat agertzen da aspalditik bazter hauetan ez dagoela gauza jakina izan arren.

Euskal Herriko historia eta errealitatea ezagutzen ez duenari ikuspegi okertu bat ematen dio pelikula horrek. Presoen urruntzea eta sakabanaketaren aurkako mobilizaziorik ez da agertzen ez eta ere aipatzen; urte horren hasieran eratu den Iparraldeko erakunde berriaz ez da hitzik entzuten; ikastola eta euskararen ofizialtasunaren alde eramaten ari den borrokaz elerik ez; bake prozesua ez da ere aipatzen eta Euskal Herria benetako egoera lasai batera itzuli bailitzan agertzen da film osoa.

Badakit film horren xedea ez dela dokumentu politiko bat izan behar, baina erreala daiteken ezenario hori testu inguru errealago batean koka zezaketen. Hobe izanen zen EITB arekin kooperatuz film hori egin balute, Frantziako estatuan herrialdeko telebista kateen arduradunekin egiten ohi duten bezala.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).