Busti, Ipar Euskal Herriko gazteek gazteentzat eginiko webtelebista saioak bere bigarren sasoina abiatzen du. Sartzeko lehen ale hunentzat, egitarau anitza aurkezten daukute. Aldaketa batzu egin dituzte bainan konzeptu berdina da. Sortzaileari hitza atalarentzat, Xiberu aldeko Prefosta elkartearengana joan dira, dibulgazioarentzat Ipar EHko elkargo bateratuaren gaia aurkezten daukute (ikus 7:56-etik goiti 5 minutaz), kafeñoan aldiz Oihan Indart Baigorriar gaztearekin solastatu dira eta bukatzeko hilabeteko kantuan akapela kantuz ari izan dira Busti bandeko artistak.